Krisi Ekonomikoa -

Korralitoa

Zipreren 'B egitasmoa' troikak aztertzea eskatu du Eurotaldeak

Erreskate jasotzeko proposamen alternatiboa albait lasterren aurkezteko eskatu diote Ekonomia ministroek Zipreri. Bien bitartean, Zipren, 'B planaren' bozketa ostiralera arte atzeratu dute.

Laiki Bankeko langileak Zipreko Parlamentuarne aurrean. EFE
Laiki Bankeko langileak Zipreko Parlamentuarne aurrean. EFE
Laiki Bankeko langileak Zipreko Parlamentuarne aurrean. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erreskatea jasotzeko proposamen alternatiboa lehenbailehen aurkezteko eskatu diote gaur Zipreri euroguneko Ekonomia ministroek, eta egitasmoa Europako Batzordeak, Europako Banku Zentralak (EBZ) eta Nazioarteko Firu Funtsak aztertu beharko dutela adostu dute.

Eurogunea "proposamenaren zirriborro berri bat Zipreko agintariekin eztabaidatzeko prest dago eta albait lasterren plana aurkezteko eskatu du", azaldu du Jeroen Dijsselbloem Eurotaldeko presidenteak. Euroguneko 17 Ekonomia ministroek telefonoz bilera egin eta agiri bat plazaratu dute.

Zipreren proposamen berriak "Eurotaldeak ezarritako parametroak errespetatu" beharko dituela errepikatu du Dijsselbloemek agirian.

Zipreren egoera aztertzeko asteko bigarren bilera egin dute euroguneko Ekonomia ministroek. Nikosiako agintariek erreskatea lortzeko egitasmo alternatiboa adostu dute, eta zenbait xehetasun ofizialki jakitera eman dituzte.

Europako Batzordeak, EBZk eta Eurotaldeko presidenteak Zipreri egindako presioa areagotu dute azken orduetan. Horrela, Zipreko agintariei ultimatuma eman diete eta egitasmo alternatiboak zorraren jasangarritasuna bermatu behar duela ohartarazi dute.

Zipreko bankuen likidezia astelehenera arte soilik bermatuko duela iragarri du EBZk; izan ere, laguntza programarik gabe bankuen kaudimena ziurtatzerik ez dago.

Bozketa atzeratu dute

Zipren, 'B plana'ren bozketa atzeratu dute Parlamentuan, Yannakis Omiru Ganberako presidenteak iragarri duenez.

Kutxazainetan dirua ateratzeko muga jaitsi du bankuak. Horrela, Laiki Bankeko bezeroek egunean 260 euro bakarrik atera ahal izango dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur EB NDF Ekonomia berriak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Asia albisteak Europako Banku Zentrala