Ekonomia -
Lan eskaintza publikoa
642 pertsonak gainditu dute Udaltzaingoaren bigarren LEP bateraturako lehen fasea
Euskadiko 26 udalerrik eskainitako Udaltzaingoko oinarrizko eskalako 226 udaltzain-plazetako bat betetzeko lehian jarraituko dute.
Agentziak | Erredakzioa
642 personak egingo dute, oraingoz, aurrera, EAEko Udaltzaingoaren bigaren LEP bateratuaren prozesuan, larunbatean BECen egin ziren probak gainditu eta astelehenean jakitera emango diren pertsonalitate ebaluazio emaitzen esperoan.
1.922 lagun aurkeztu ziren eta 1.401k gainditu zuten azterketa teorikoa. Eta horietatik 642k, azterketa psikoteknikoa.
Lehen fase hau gainditu duten hautagaiek proba fisikoa izango dute urriko lehen astean eta bigarren hamabostaldian elkarrizketa pertsonalak.
Konkurtso-oposaketa zatian, Udaltzain gisa egindako lana baloratuko da.
Euskararen ezagutza meritu gisa baloratu da, azkenean hartuko dute plazak duen euskara profil linguistikoa baino altuagoa dutela akreditatzen duten pertsonen kasuan.
Euskadin Udaltzaingoaren LEP bateratua egiten den bigarren aldia da, eta ekimena Segurtasun Sailak jarri zuen abian Eudel Euskadiko Udalen Elkartearekin elkarlanean. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Zuzendaritza Kontseiluak uztailaren hasieran onartu zituen hitzarmen berria eta hitzarmena borondatez eta aurretik izenpetzea erabaki zuten 26 udalerritako udaltzaingoetan hutsik dauden plazak betetzeko oinarri zehatzak.
Oraingo deialdian Udaltzaingoko oinarrizko eskalako 226 udaltzain-plaza eskaintzen dira 26 udalerritako premiei erantzuteko. Lehenbiziko aldiz egin dute bat deialdiarekin hiru hiriburuetako udalek, eta Bilbok 110 plaza, Gasteizek 28 eta Donostiak 8 eskaintzen dituzte.
Honakoak dira udaltzain-plazak eskaintzen dituzten gainerako udalak: Portugalete (12), Sestao (9), Barakaldo (8), Santurtzi (6), Eibar (5), Bergara (4), Plentzia (3), Zumaia (3), Elgoibar (3), Gernika (3), Erandio (2), Mungia (2), Berango (2), Abanto-Zierbena (2), Amorebieta (2), Amurrio (1), Legazpi (1), Balmaseda (1), Beasain (1), Basauri (1), Ordizia (2), Pasaia (3) eta Ermua (4).