Ekonomia -

Gastrobikain programa

500.000 euroko laguntzak aurreikusi dituzte belaunaldien arteko erreleboa errazteko

Eusko jaurlaritzaren Gastrobikain programak proiektu gastronomiko berriak bultzatzeko eta bikaintasuna sendotzeko helburua dauka.

Gastrobikain programaren aurkezpena. Argazkia: Irekia
Gastrobikain programaren aurkezpena. Argazkia: Irekia
Gastrobikain programaren aurkezpena. Argazkia: Irekia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sukaldari ospetsuen belaunaldien arteko erreleboa errazteko 500.000 euro bideratuko ditu Eusko Jaurlaritzak, Gastrobikain programaren eskutik. Gastronomiaren kalitatea sustatzeko proiektuak bizkortzera eta bultzatzera bideratuta dago programa hori, Euskadik erreferente izaten jarraitu dezan nazioartean.

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak programa aurkeztu du ostegun honetan. Hori horrela, Jaurlaritzak gastronomiako ekimenak diruz lagunduko ditu, bai negozio berriak hastean, bai jada nazioarte mailan prestigio ezagunekoak eta bikainak diren negozioak sendotzean.

"Gastronomia bikaina izateagatik ezagutzen gaituzte", esan du Tapiak, baina duela hainbat urte, "sektoreak oinarrizko bi arazori aurre egin behar diela" azaldu du: bikaintasuna mantentzea eta belaunaldien arteko erreleboa bermatzea. Arazo horiei aurre egiteko Gastrobikain sortu du Euskoa Jaurlaritzak.

Joxemari Aizega Basque Culinary Centerreko zuzendari nagusiak hilaren amaierara arte eskatu ahal izango diren laguntzen nondik norakoak azaldu ditu.

Hori horrela, Gastrobikain programak, alde batetik, gastronomiako unibertsitate graduetan edo sukaldaritzako eta errestaurazioko goi mailako zikloan titulatu berri direnek abiarazitako sukaldaritza negozioak lagunduko ditu, negozio gastronomiko berri horietan kalitatea ezaugarrietako bat izanik. Bestetik, bikaintasuna sendotzeko ibilbide eta kalitate ezaguna duten establezimendu gastronomikoei lagunduko die, sektoreko kalitate estandarretan eta akreditazioetan aitortza handiagoa lortu dezaten, bereziki jatetxe gidetan eta nazioartean ezagunak diren bikaintasun gastronomikoaren rankingetan.

Diruz lagundu daitezkeen kostuak

Diruz lagundu ahal izango dira lokalak egokitzeko obrak eta obra proiektugileen eta zuzendarien ordainsariak; makinak eta instalazioak; eta, ekipamendua, altzariak eta tresneria.

Bikaintasuna sendotzeari begira, lokalak egokitzeko obrak eta obra proiektugileen eta zuzendarien ordainsariak; makinak eta instalazioak; eta, ekipamendua, altzariak eta tresneria erosteko laguntzak emango dituzte.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gastronomia Turismoa Euskadi Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Errezetak Jatetxeak Basque Culinary Center