Ekonomia -

Bilkura monografikoa

EAJk "norabide berean arraun egitea" eta Eusko Jaurlaritzaren erabakiak babestea eskatu du

Itxaso Berrojalbizek adierazi du Eusko Jaurlaritzaren "erantzuna egokia" izan dela orain arte, eta hori "ezinezkoa" izango litzatekeela "aurretiaz egindako lanik gabe".

Itxaso Berrojalbiz EAJren legebiltzarkidea, Eusko Legebiltzarrean. Argazkia: EiTB
Itxaso Berrojalbiz EAJren legebiltzarkidea, Eusko Legebiltzarrean. Argazkia: EiTB
Itxaso Berrojalbiz EAJren legebiltzarkidea, Eusko Legebiltzarrean. Argazkia: EiTB

Manu Gimenez | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJren Legebiltzarreko taldeak "norabide berean arraun egitea" eta Eusko Jaurlaritzak hartzen dituen neurriak babestea eskatu du, Errusiak Ukrainan egin duen inbasioak areagotu duen krisi ekonomikoari aurre egiteko.

Itxaso Berrojalbiz legebiltzarkideak Eusko Legebiltzarrean egiten ari diren bilkura monografikoan azpimarratu duenez, "erraza izan beharko litzateke adostasun maila altuarekin amaitzea gaurko saioa".

"Borondatea badago, elkarlanean aritu gaitezke. Herritarren mezuak izan behar du elkarrekin gaudela Ukrainako herritarrei laguntzeko", azaldu du.

Berrojalbizek azpimarratu du orain arte "Eusko Jaurlaritzak erantzun egokia" eman duela, eta hori "ezinezkoa" izango litzatekeela "aurretiaz egindako lanik gabe". "Gure ereduaren indarguneek erronkei aurre egiten laguntzen digute", gaineratu du.

Hala eta guztiz ere, aitortu du "une zaila" dela oraingoa, eta "irtenbide azkar eta zuzenak" behar direla. Horregatik, "batasuna" eskatu du, "Gobernuari erabakiak hartzen laguntzeko".

Horren harira, talde parlamentarioei eskatu die Espainiako Kongresuan jokatu zuten modu "berean" jokatzea, "kontraesanak" gainditzen.

Energia berriztagarrien eta energia aurreztearen aldeko apustua berretsi du, EAEn kontsumitzen den energiaren % 8 baino gehiago ekoizteko. Hala, oposizioari eskatu dio "gure itun berdearekin" bat egiteko, ez dagoelako "aitzakia gehiago" 2050ean "karbonorik gabeko" Euskadi lortzeko.

Erreforma fiskalari dagokionez, adierazi du "zerbitzu publikoen kalitatea hobetzera" bideratu beharra dagoela.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Ukraina Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Energia berriztagarriak