Gizartea -

Pertsonen trafikoa

Bederatzi lagun atxilotu dituzte Bilboko Portuan aritzen zen sarearen kide direlakoan

Desegindako sarearen kideek etorkinak ferryetan edota ontzietan sartzen zituzten, Erresuma Batua jomuga. Atxiloketez gain, 11 miaketa egin dituzte.

Migratzaileak itsas-edukiontzietan edo ferrietan sartzen zituzten Bilboko Portuan. Argazkia: EiTB
Hainbat itsas-edukiontzi Bilboko Portuan
Migratzaileak itsas-edukiontzietan edo ferrietan sartzen zituzten Bilboko Portuan. Argazkia: EiTB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsonen trafikoan aritzen zen gaizkile talde bat desegin du Guardia Zibilak, eta bederatzi pertsona atxilotu eta 11 miaketa egin ditu horren harira. Taldea Bilboko Portuan aritzen zen batez ere, baina baita Pasaiakoan ere, etorkinak ferryetan eta ontzietan modu irregularrean sartuz, Erresuma Batua jomuga.

Operazioa atzo abiatu zuen Guardia Zibilak, baina gaur eman du horren berri ofizialki. Zabaldutako oharraren arabera, bederatzi atxiloketa egin dituzte atxilo hartutako zortzi albaniarrak dira, eta bestea brasildarraeta 11 miaketa honako herrietan: Bilbon, Sestaon, Santurtzin, Getxon, Bermeon (Bizkaia) eta Eibarren (Gipuzkoa), baina baita Laredon (Kantabria) eta Almazoran ere (Castello).

Operazioa iaz abiatu zuten, "Erresuma Batura zihoazen ferry eta ontzietan ezkutuan bidaiatu nahi zuten albaniar jatorriko herritarren kopuruak nabarmen gora egin zuenean". Ondorioztatu zutenez, mugimendu horien atzean legez kanpoko sare antolatu bat egon beharko litzateke. Agenteek gerora egiaztatu ahal izan zutenez, sarea bitan zegoen banatuta: taldekide batzuk Bilbo-Barakaldo-Sestao inguruan aritzen ziren, eta besteak etorkinak erakartzen, bai Estatuko beste erkidego batzuetan zein "Albanian eta Santurtziko portuetako kanpamenduetan".

Migratzaileak "trailerretan, itsas-edukiontzietan, karabanetan, ontzietan edota ontzi-enpresei zuzendutako aparkalekuetan zeuden ibilgailuen maletategietan". Gaizkile sarea Bilboko Portuan aritzen zen batez ere, baina baita Pasaiakoan ere. Honako portuetan ere aritu izan da: Santander, Vigo, Ferrol, Ribadeo, Xixon, Aviles, Valentzia eta Castello.

Atxilotutakoei hainbat delitu egotzi dizkiete: atzerritarren eskubideen kontrako delitua, ondarearen eta gizarte- eta ekonomia-ordenaren aurkako delitu, agiriak faltsutzea eta osasun publikoaren kontrako delitua. Izan ere, lapurtutako kreditu txartelak erabili zituzten, gasolioa ebatsi zuten, etxebizitzatan lapurretak egin zituzten eta marihuana plantazioak erabili zituzten gerora droga saltzeko.

Miaketetan lapurtutako sakelako eta ordenagailuak, kreditu txartelak eta faltsututako nortasun agiri eta pasaporteak atzeman dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Bilbo Getxo Santurtzi Sestao Migrazioa Bizkaia Gipuzkoa Barakaldo Eibar Delituak Erresuma Batua Bilboko Portua Gizartea Eguneko albisteak Pasaia Albisteak