Gizartea -

Koronabirusa

Gasteizko Sagartoki jatetxeko sukaldaria hil da, koronabirusagatik

Aurreko astean, 15 kasu atzeman zituzten establezimendu horrekin lotuta. Sagartoki jatetxeko lankideek nabarmendu dutenez, "lankide aparta zen, eta gauza guztiak ilusio handiz egiten zituen".

Gasteizko Sagartoki jatetxea. Argazkia: Google Maps
Gasteizko Sagartoki jatetxea.
Gasteizko Sagartoki jatetxea. Argazkia: Google Maps

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Sagartoki jatetxeko sukaldaria hil da koronabirusagatik, "birus krudel horren aurka borrokatu ostean", haren lankideek Facebook bidez zabaldutako mezu batean jakinarazi dutenez. Aurreko astean, 15 kasu atzeman zituzten establezimendu horrekin lotuta.

"Gaurkoa oso egun zaila da Sagartokiko lantaldearentzat. Moha maiteak utzi gaitu, birus krudel baten aurka borrokatu ondoren. Beti gogoratuko dugu langile aparta eta pertsona hobea zela; bere ahaleginarekin eta konstantziarekin enpresa haztea lortu baitzuen", irakur daiteke jatetxeak sare sozial horretan idatzi duen testuan.

Aurreko astean, abuztuaren 8tik 10era bitartean Sagartoki jatetxean egon ziren pertsonei PCR probak egiteko eskatu zien Osasun Sailak, koronabirusarekin kutsatuta zeuden ala ez jakiteko.

Izan ere, 15 kasu atzeman zituzten agerraldi horrekin lotuta. Jatetxeko sukaldariak positibo eman zuen, eta ostegunean hil zen.

"Lankide aparta zen, eta gauza guztiak ilusio handiz egiten zituen. Hutsune handia uzten duzu gure taldean. Beti egongo zara gurekin, ez zaitugu inoiz ahaztuko eta", idatzi dute haren lankideek Facebooken.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gastronomia Herriak eta Hiriak Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Osasun albisteak Jatetxeak Aisia Koronabirusa Deseskalatzea