Gizartea -

KORONABIRUSA

Positiboek behera egin dute berriro Euskadin, eta Nafarroan, berriz, gora

285 kasu positibo berri zenbatu dituzte EAEn eta 318 eta bi hildako Nafarroan. Osasun kontseilari nafarraren arabera, "une zaila bizi du" Foru Erkidegoak.

Argazkia: EFE.
PCR probak
7.373 PCR egin ostean, 285 positibo berri zenbatu dira EAEn

1:11

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PCR proba bidez COVID-19aren 285 kasu positibo berri aurkitu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan astelehenean, bezperan baino 69 gutxiago, eta egindako proba guztien % 3,8, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak astearte honetan jakitera eman duenez.

Guztira 7.373 PCR proba egin zituzten astelehenean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, bezperan baino 1.312 gehiago, eta, esan bezala, 285ek eman dute positibo: Araban 39 zenbatu dituzte, Bizkaian 138, Gipuzkoan 99 eta EAEtik kanpo bizi diren 9 pertsonak eman dute positibo EAEn egindako probetan.

Arabako 39 kasu berrietatik, 33 Gasteizen atzeman dituzte. Bizkaiari dagokionez, Bilbo nabarmendu da, 31 kasurekin, eta ondoren, Barakaldo (15) eta Portugalete (14). Gipuzkoan, Donostian izan da kasurik gehien (21), eta jarraian Irunen (9).

Azkenik, ospitaleen egoerari dagokionez, gaitzaren ondorioz beste 28 pertsona ospitaleratu zituzten igandean, bezperan baino lau gehiago, eta kutsatutako 55 lagun zainketa intentsiboen unitatean daude, aurreko egunean bezala. Egun, 265 pertsona daude ospitaleratuta koronabirusaren eraginez, bezperan baino 8 gutxiago.

R0 indizeak, gaixo batek kutsa dezakeen pertsona kopurua adierazten duena, 0,94koa da Euskadi osoan, eta 0,92koa aurreko jardunaldian.

285 positibo berri horietatik 144 emakumeak dira eta 141 gizonak. Adinaren arabera, positiboen zifra handienak 40 eta 49 arteko tarteetan daude, 45 kutsatze berri, eta 0 eta 9 artean 38 positibo. Beste 35 kasu 50-59 urtekoen artean gertatu dira, 33 positibo 20-29 urtekoen artean eta beste 29 kasu 60-69 urtekoen artean. 10-19 urte bitartekoen artean 29 kasu daude, eta 30-39 urte bitartekoen artean, berriz, 26 kutsatze berri.

Adinekoen kolektiboaren artean, 19 kasu berri erregistratu dituzte 70 eta 79 urte bitartekoen artean, 15 positibo berri 80 eta 89 urte bitartekoen artean eta 3, berriz, 90 urtetik gorakoen artean.

Nafarroan 2 hildako eta 318 positibo atzeman dituzte

Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak 318 kasu berri eta bi hildako zenbatu ditu astelehen honetan, Santos Indurain Osasun kontseilariak emandako behin-behineko datuen arabera.Prentsaurrekoan, kontseilariak esan du ospitaleko egoerak "egonkor" jarraitzen duela, "baina astean zehar gora egin du presio asistentzialak eta ez du behera egiten".Joan den astearen amaieran, 400 kasu baino gehiago izan ziren egun batean, eta "zuhurtzia guztiarekin", Osasun Departamentuak "egunero 300 kasu inguruko ordokia sendotu nahi du, gero behera egiteko"."Gehiago jaitsi behar dugu, inflexionatu egin behar dugu eta joera horrekin jarraitu: test, jarraipen, isolamendu eta esku-hartze komunitario arrunt eta ezohikoen estrategia indartu behar dugu", azpimarratu du Indurainek.Ildo horretan, igandean erregistratutako 258 kasuak "arnasa hartzeko modukoak dira", horren esanetan, baina astelehenean 300 kasuetako "hesi hori berriro gainditu da", azpimarratu du, "batez ere Alesbesko eremu soziosanitarioan izandako agerraldi baten ondorioz, 30 bat egoiliar positiborekin".Osasun kontseilariak ohartarazi duenez, "une zail eta konplexu batean gaude pandemiaren bilakaeran", eta "ezin dugu erlaxatu"."Une honetan, detekzioa areagotzeaz, kutsatze-katea mozteaz eta osasun-sistemaren erantzuna mantentzeaz gain, ezinbestekoa da gure pertsona ahulenak eta funtsezko sektoreak babestea", gaineratu du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza berriak Bilbo Donostia Iruñea Herriak eta Hiriak Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Nafarroako Gobernua Medikuak Adinekoentzako egoitzak Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Alarma egoera Deseskalatzea Osasunbidea gaur