Gizartea -

Koronabirusa

Koronabirusak 28 egun iraun dezake telefono mugikorretan, ikerketa baten arabera

SARS-CoV-2ak denbora gutxiago irauten du tenperatura altuetan tenperatura baxuetan baino. Pertsona batek kutsatutako gainazalak ukitzen dituenean ere transmititu daiteke birusa.

Pertsona bat, telefono mugikor batekin. Artxiboko argazkia: EFE
Pertsona bat, telefono mugikor batekin.
Pertsona bat, telefono mugikor batekin. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Australiako zientzialari talde batek egindako ikerketa baten arabera, COVID-19a eragiten duen birusak 28 egunez iraun dezake bizirik telefono mugikorretako pantailetan eta plastikozko zein paperezko billeteetan, besteak beste.

Kasu gehienetan, hitz egitean, eztula egitean edo doministiku egitean isurtzen diren tanten bitartez zabaltzen da koronabirusa, baina airean esekitako partikulen bidez edo pertsona batek kutsatutako gainazalak ukitzen dituenean ere transmititu daitekeela frogatu du Commonwealtheko Ikerketa Zientifiko eta Industrialeko Erakundeak (CSIRO, ingelesezko sigletan).

Ikerketa horren arabera, birusak 28 egunez iraun dezake bizirik gainazal lauetan, hala nola, telefono mugikorren pantailetan eta plastikozko zein paperezko billeteetan. Australiako zientzialariek nabarmendu dutenez, espazio ilunetan eta 20 ºC daudenean iraun dezake denbora-tarte hori.

Testuinguru horretan, SARS-CoV-2ak denbora gutxiago irauten du tenperatura altuetan tenperatura baxuetan baino; izan ere, 40 ºC-ko gainazal batzuetan, infekziosoa izateari utzi zion soilik 24 ordutan.

Gauzak horrela, birusa normalean uste duguna baino denbora gehiagoz kutsakorra izan daitekeela erakusten du Australiako CSIRO erakundeak egindako ikerketa horrek.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Apple Teknologia Bilbo Donostia Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Europa Espainia Telefonia mugikorra Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Zientziaren hedapena Sendagaiak Koronabirusa Alarma egoera Deseskalatzea Munduko Osasun Erakundea