Gizartea -

Koronabuloak

Ez, Espainiako Gobernuak ez du ukatzen txertoa dagoenik eta baimenak dituela

Sarean zabaldu den mezu batean Osasun Ministerioaren testu bati egiten zaio erreferentzia, gaurkotu gabeko testu bati, txertoaren azken urratsak jasotzen ez dituena. Dagoeneko gaurkotu dute testua.

Sarean zabaldutako informazio faltsua. Argazkia: EiTB
Sarean zabaldutako informazio faltsua. Argazkia: EiTB
Sarean zabaldutako informazio faltsua. Argazkia: EiTB

M. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sarean zabaldu den mezu batek kontrakoa esaten duen arren, Espainiako Gobernuak ez du ukatzen covid-19aren aurkako txertoa dagoenik, kontrakoa baizik, baimen eta berme guztiak dituen txerto bat badagoela esaten du, eta herritarren artean banatzen ari dela jada.

Internetez zabaldu den mezu batean Osasun Ministerioaren testu bati egiten zaio erreferentzia, gaurkotu gabeko testu bati, koronabirusaren aurkako txertoaren azken urratsak jasotzen ez dituena.

Hauxe esaten du VOSTEuskadik helarazi digun gezurrezko mezuak: "ESPAINIA, ERRESISTENTZIA, ARRETA, AHAL DUZUEN GUZTIA ZABALDU, MESEDEZ: Begiratu Osasun Ministerioaren Informazioa (gaur gaurkoz, 2020/12/27): 'UNE HONETAN EZ DAGO COVID-19AREN AURKAKO TXERTORIK BAIMENDUTA EUROPAN' Haiek esaten dute. Babestu egiten dira. Inork ez dezala esan ez genuela ohartarazi. Ez da arduradunik egongo. ANTZERKI BAT DA GUZTIA. Egiazta ezazu zerorrek: (argitalpen zaharkitu baten esteka). Orain badakizula, TXERTOA HAR EZAZU AUSARTZEN BAZARA".

Espainiako Gobernuaren eta txertoaren aurka asmo txarrez zabaldutako mezua dagoeneko gezurtatu du Espainiako Gobernuak ere, gaurkotu baitu txertaketari buruzko eta txertoak baimena jasotzeko prozesu osoari buruzko informazioa webgunean.

EiTBk, #Koronabuloak ekimenean, Maldita.es-ekin, VOSTEuskadi Euskadiko Boluntario Digitalen Elkartea ere du bidelagun, koronabirusaren inguruan sortzen diren buloak geldiarazteko, eta Eva Caballerok Radio Euskadin zuzendu eta aurkezten duen La Mecanica del Caracol dibulgazio-saioko komunitate zientifikoaren laguntza ere badu. Gainera, EiTBk erabiltzaileen abisuak jasotzen ditu, 600 900 454an, alegia, #Koronabuloak ekimeneko WhatsApp zenbakian.

Kontuan izan osasun-agintariek koronabirusaren aurka emandako aholkuak. Koronabirusaren inguruko albiste faltsuen aurrean, egin kasu bakarrik iturri ofizialek ematen dituzten albisteei. Eta zurrumurru, gezur edo albiste faltsu baten susmorik baduzu, idatzi koronabuloak@eitb.eus helbide elektronikora edo bidali WhatsApp bidez mezu bat 600 900 454 telefono zenbakira. Ez diogu inori zuzenean erantzungo, baina oharrak jaso, aztertu, eta faltsuak direla egiaztatuz gero, Koronabuloak webean aireratuko ditugu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Albiste faltsuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak Osasunbidea