Gizartea -

Koronabirusaren semaforoa

Muskiz udalerri gorri bihurtu eta Bizkaia laranjara igo da

Horrez gain, Orion (Gipuzkoa), Balmasedan, Getxon eta Trapagaranen (Bizkaia) okerrera egin du egoerak, eta horitik laranjara igaro dira.

Argazkia: eitb.eus
EAEko mapa, eitb.eus-ek prestatutako grafiko batean.
Argazkia: eitb.eus

Eider Garaikoetxea | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamar udalerri daude eremu gorrian Euskal Autonomia Erkidegoan, covid-19ak Euskadin herriz herri izandako eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Azken orduetan, okerrera egin du egoerak Muskizen, hein handi batean Marcelo Gangoiti adinekoen egoitzan atzemandako agerraldia dela eta, eta udalerri gorri izatera igaro da astearte honetan.

Gipuzkoan, ez da aldaketarik izan eremu gorrian eta honakoek jarraitzen dute: Andoain, Beasain, Lazkao, Villabona eta Zumaia.

Eremu laranjan daude Aretxabaleta, Arrasate, Azpeitia, Deba, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hondarribia, Ordizia eta Tolosa. Azken orduetan, Orio batu da zerrendara.

Azkoitia, Astigarraga, Bergara, Donostia, Hernani, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Pasaia, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Zarautz eta Zumarraga, berriz, gune horian kokatu dira.

Eremu berdean, beraz, ez dago udalerririk.

Bizkaian, Muskiz, Bermeo, Lekeitio eta Zornotza daude gorriz margotuta.

Bigarren mailan daude orain Abanto, Balmaseda, Bilbo, Durango, Elorrio, Getxo, Gernika-Lumo, Ondarroa eta Trapagaran.

Abadiño, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Berango, Derio, Erandio, Ermua, Etxebarri, Galdakao, Gorliz, Gueñes, Leioa, Mungia, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela eta Zalla eremu horian daude. 

Udalerri bakar bat ere ez dago eremu berdean.

Arabako datuei dagokienez, ez da aldaketarik izan. Agurainek eremu gorrian jarraitzen du.

Gasteizek ere laranja koloreari eutsi dio.

Bestalde, Amurrio eta Laudio udalerri horiak dira gaur gaurkoz.

Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak. Zehazki, semaforo horrek kolore berde, laranja, hori edo gorriarekin sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak horrela erabiltzen dira:

Semaforoa

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Herriak eta Hiriak Santurtzi Bizkaia Gipuzkoa Araba Elgoibar Eusko Jaurlaritza Azpeitia Tolosa Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Agurain Lekeitio bideoak Durango Zumarraga Azkoitia Ordizia Astigarraga Beasain Albisteak Osasun albisteak Medikuak Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Alarma egoera Deseskalatzea