Gizartea -

Koronabirusaren semaforoa

Gasteizek eta Arabako lurraldeak eremu gorrira egin dute jauzi

Arrigorriaga, Derio, Galdakao, Getxo, Mungia, Ortuella eta Santurtzi ere eremu latzenean sartu dira, kutsatzeek izandako gorakadaren ondorioz.

Argazkia: eitb.eus
EAEko mapa, eitb.eus-ek prestatutako grafiko batean.
Argazkia: eitb.eus

L.Z. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteiz eta Arabako lurralde historikoa eremu gorrian sartu dira astelehen honetan, covid-19ak Euskadin herriz herri izandako eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoan. Arrigorriaga, Derio, Galdakao, Getxo, Mungia, Ortuella eta Santurtzi ere eremu latzenean sartu dira, kutsatzeek izandako gorakadaren ondorioz.

Gipuzkoan, Andoain, Azpeitia, Hernani, Irun, Lasarte-Oria, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Villabona, Zumaia eta Zumarraga daude egoerarik okerrenean.

Eremu laranjan, honako hauek daude: Aretxabaleta, Azkoitia, Beasain, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hondarribia, Lazkao, Legazpi, Lezo, Mutriku eta Ordizia.

Gune horian, Arrasate, Astigarraga, Bergara, Deba, Oiartzun, Oñati, Urretxu, Usurbil eta Zarautz kokatu dira.

Ez dago udalerri bakar bat ere eremu berdean.

Bizkaian, Arrigorriaga, Balmaseda, Bermeo, Bilbo, Derio, Durango, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gueñes, Lekeitio, Mungia, Muskiz, Ortuella, Santurtzi, Trapagaran eta Zornotza eremu gorrian daude.

Eremu laranjan, alegia, bigarren mailan, Abanto, Barakaldo, Basauri, Erandio, Ermua, Etxebarri, Leioa, Portugalete, Sestao, Sopela eta Zalla daude.

Abadiño, Berango, Gorliz eta Ondarroa, berriz, eremu horian daude. 

Ez dago udalerri bakar bat ere eremu berdean.

Arabako datuei dagokienez, aldaketak izan dira asteburuan. Agurainek eremu gorrian jarraitzen du, eta Gasteiz batu zaio azken orduetan.

Amurrio eta Laudio, aldiz, eremu horian daude.

Oharra: Perimetralki itxita dauden udalerrien zerrenda astelehenero eta ostegunero berrituko da, ebazpen bidez. Hona indarrean dagoen zerrenda. Koloretako semaforoak, bestalde, egoera epidemiologikoaren araberako eguneko argazkia eskaintzen du.

Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak.

Zehazki, semaforo horrek kolore berdea, laranja, horia edo gorria erabiliz sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak honela erabiltzen dira:

Semaforoa

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Herriak eta Hiriak Santurtzi Bizkaia Gipuzkoa Araba Elgoibar Eusko Jaurlaritza Azpeitia Tolosa Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Agurain Lekeitio bideoak Durango Arrigorriaga albisteak Zumarraga Azkoitia Ordizia Astigarraga Beasain Albisteak Osasun albisteak Medikuak Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Alarma egoera Deseskalatzea