Publizitatea
Itxi

2021/03/15

12:57

Gizartea

Koronabirusaren semaforoa

Beasain eremu gorrian sartu da berriro

A. S. | EITB MEDIA

Eibarrek eta Oñatik eremu laranjatik irtetea lortu dute, baina Markina-Xemeinen, Muskizen eta Santurtzin egoerak okerrera egin du eta laranjan sartu dira.

  • Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa

    Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Beasain eremu gorrian sartu da berriro, covid-19ak Euskadin herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Eibar eta Oñati gune laranjatik irten dira datuak hobetu ostean.

Arabako datuei dagokienez, ez dago udalerri gorririk, ezta laranjarik ere. Gasteiz horiz dago, Agurain eta Laudio bezala. Amurrio, berriz, berdez.

Bizkaian, Derio eta Ermua daude egoerarik okerrenean.

Gune laranjan, aldiz, hauek daude: Gueñes, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz eta Santurtzi.

Horian, berriz, hauek daude: Abadiño, Abanto, Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Bilbo, Durango, Elorrio, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gorliz, Leioa, Lekeitio, Ondarroa, Ortuella, Portugalete, Sestao, Sopela, Trapagaran eta Zalla.

Gipuzkoan, gune gorrian, astinduenean, daude Aretxabaleta, Beasain eta Lazkao.

Eremu laranjan honakoak daude: Arrasate eta Tolosa.

Gune horian, berriz, beste hauek ditugu: Andoain,Azkoitia, Azpeitia, Bergara, Deba, Donostia, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Orio, Ordizia, Pasaia, Urnieta, Urretxu, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.

Kolore berdean dauden herriak dira: Astigarraga, Lezo eta Usurbil.

Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Zehazki, semaforo horrek kolore berdea, laranja, horia edo gorria erabiliz sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak honela erabiltzen dira:

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena