Gizartea -

Koronabirusa

Osakidetzak baheketara deitu ditu Langraiz Okako bi tabernetako bezeroak

Establezimendu horietako langileek positibo eman dute. Probak ostegunean eta ostiralean egingo dituzte.

Agurainen egindako baheketa bat. Artxiboko argazkia: EFE
Agurainen egindako baheketa bat.
Agurainen egindako baheketa bat. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osasun Sailak baheketa egingo du Langraiz Okako bi tabernatako bezeroen artean, covid-19arekin kutsatu diren jakiteko. Probak ostegunetan eta ostiralean egingo dituzte.

Joan den asteko asteazkenetik Siglo XXI eta Kronos tabernetan egon diren bezeroei zuzendutako baheketa izango da. Establezimendu horietako langileek positibo eman dute eta lokalak itxita daude harrezkero.

Bezeroak zuzenean osasun-zentrora joan beharko dira. Ez da beharrezkoa hitzordua hartzea, baina gaitzaren sintomarik izanez gero (sukarra, eztula, arnasteko arazoak edo usaimenaren galera), etxean gelditzeko deia egin du Osakidetzak.

Gaur beste baheketa bat egin dute Elorrion eta aste honetarako beste bat antolatu dute Lazkaon. Halaber, duela gutxi Lazkaon beste proba masibo bat burutu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Araba Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Tabernak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak Osasunbidea