Gizartea -

KORONABIRUSA

Euskadin neurri murriztaileagoak hartu behar zirela uste du Basarasek

EHUko mikrobiologoak deitoratu egin du "Aste Santua salbatu nahi izana", horrek datozen egunetan "kasuen gorakada nabarmena ekarriko duelako".

La microbióloga Miren Basaras. Foto: EITB MEDIA.
Miren Basaras
La microbióloga Miren Basaras. Foto: EITB MEDIA.

N. B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miren Basaras EHUko mikrobiologoaren ustez, "zaila izango da" da covid-19aren kasuen "gorakada" geldiaraztea, eta, ildo horretan, "neurri murriztaileagoak" hartu behar zirela esan du. "Aste Santua gehiago salbatu nahi izan da", deitoratu du adituak, eta Kopako finala dela eta, "neurririk hartu beharko dela" gaineratu du.

Radio Euskadiri eskainitako eta Europa Press albiste-agentziak jasotako elkarrizketa batean ohartarazi duenez, "argi eta garbi" ikusten da Euskadin azken asteotan kutsatzeak areagotu egin direla, eta "zaila" ikusten du gorakada hori geldiaraztea. "Hartu diren neurriekin, kasu batzuetan pilaketa handiak gertatzen ari dira, datozen egunetan kasuak nabarmen ugarituko dira", esan du.

Haren ustez, Aste Santua baino lehen zituzten datu epidemiologikoak kontuan hartuta, "Aste Santua salbatu nahi izan dute", baina oporraldi horretarako "neurri murriztaileagoak hartu behar ziren".

Era berean, Athleticek eta Realak Kopako finala jokatzeko irteeran gertatu diren jende pilaketak aipatu ditu, baita horiek errepikatzeko aukera ere. "Hori eta gainerakoak kontrolatu beharko genituzke. Hondartzak gainezka ikusi ditugu, baita jendea maskararik gabe ere", ohartarazi du.

Hori dela eta, "Kopako Finalari eta talde irabazleari egingo zaion harrerari begira, neurriren bat hartu beharko dela" esan du. "Ezin dugu pertsonen irudiak maskararik gabe ikusi", berretsi du Basarasek, eta segurtasun tartea gordetzeko beharra azpimarratu du, nahiz eta maskara eraman, prebentzio neurriak ez direlako "% 100 eraginkorrak".

Txertatu gabeak

Bestalde, covidaren aurkako txertoa ez litzatekeela derrigorrezkoa izan behar esan du, baina zenbait pertsonak "txertoa ez hartzeko askatasunak" beste batzuen osasunean eraginik izan ez dezan neurriak hartu beharko liratekeela gaineratu du, Italiak iragarri duen bezala.

Hala, adierazi duenez, nahiz eta egoitzetan ikusten ari den txertoaren bidez ez dela gaixotasun larririk sortzen. Txertorik ez hartzea erabaki duten langileek "arriskuan jartzen dituzte beste pertsona batzuk, eta horregatik osasun publikoko neurriak hartu behar dira; txertorik hartu nahi ez duten pertsona horiek isolatu egin behar dira, beste leku batzuetara eraman", esan du.

"Txertoa hartzea ez litzateke derrigorrezkoa izan behar, baina bai beste pertsona batzuk arriskuan jartzen dituzten leku batzuetan lan egiten duten eta txertorik hartu nahi ez duten pertsonak lan horietatik aldendu beharko dira. Ezin da beste pertsona batzuen askatasunak beste batzuen osasun publikoan eragina izatea eta pandemia hedatzen jarraitzea", gaineratu du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza EHU Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Zientziaren hedapena zuzenean Sendagaiak Txertoak Koronabirusa