Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
Bilbok eta Gipuzkoak gorri kolorea hartu dute
Gainera, Astigarraga, Errenteria eta Zarautz ere eremu larrienean sartu dira. Arabako lurraldea, berriz, atera egin da, eta laranja da orain.
EITB MEDIA
Egoera epidemiologikoaren bilakaera ez da aldatu, eta larritzen jarraitzen du. Gaurkoan Bilbo, Astigarraga, Errenteria, Zarautz eta Gipuzkoa izan dira eremu larrienean, gorrian, sartu direnak, covid-19ak Euskadin herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera.
Horrenbestez, 21 dira egoerarik latzenean dauden 5.000 biztanle baino gehiagoko udalerriak EAEn: Gasteiz (Araba); Bilbo, Ermua, Markina eta Ondarroa (Bizkaia), eta Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Beasain, Errenteria, Lazkao, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Ordizia, Oñati, Tolosa, Urretxu, Zarautz eta Zumarraga (Gipuzkoa).
Arabaren kasuan, azken 14 egunetan 400 kasutik jaitsi da 100.000 biztanleko (398,84); beraz, gaur egun lurraldea gune laranjan dago. Hala ere, Gasteizek gune kritikoenean jarraitzen du (436,54 kasu 100.000 biztanleko).
Bestalde, Amurriok, Agurainek eta Laudiok eremu horian jarraitzen dute.
Bizkaian, Ermuak, Ondarroak eta Markinak jarraitzen dute eremu gorrian, eta Bilbo sartu da (403,2).
Gune laranjan, aldiz, Abadiño, Amorebieta-Etxano, Balmaseda, Durango, Getxo, Muskiz, Portugalete eta Sestao daude. Bizkaiak berak ere laranjan jarraitzen du (315,57 kasu 100.000 biztanleko).
Horian hauek daude: Abanto, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Derio, Elorrio, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Gorliz, Gueñes, Leioa, Lekeitio, Mungia, Ortuella, Santurtzi, Sopela, Trapagaran eta Zalla.
Ez dago udalerririk eremu berdean.
Gipuzkoan, gune gorrian, astinduenean, Astigarraga, Errenteria eta Zarautz sartu dira, eta hauek daude oraindik bertan: Aretxabaleta, Arrasate, Azkoitia, Beasain, Lazkao, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Tolosa, Urretxu eta Zumarraga. Gipuzkoako lurraldea bere ere eremu gorrian sartu da.
Eremu laranjan, berriz, Andoain, Bergara, Eibar, Elgoibar, Hondarribia, Lasarte, Orio, Pasaia eta Usurbil daude.
Hauek ditugu gune horian: Azpeitia, Deba, Donostia, Hernani, Irun, Mutriku, Urnieta, Villabona eta Zumaia.
Ez dago udalerririk eremu berdean.
Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.