Gizartea -

Koronabirusa

920 kasu atzeman dira EAEn eta 93 pertsona ospitaleratu dituzte azken orduotan

Bezperan baino 128 kasu gehiago dira. Positibitate tasa % 8,9ra igo da eta 115 pertsona daude une honetan zaintza intentsiboetako unitateetan.

Galdakaoko Ospitaleko ZIU gela bat. Artxiboko argazkia: EFE
Galdakaoko Ospitaleko ZIU gela bat.
Galdakaoko Ospitaleko ZIU gela bat. Artxiboko argazkia: EFE

E. J. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kutsatzeen kurbak goranzko joerari eutsi dio azken orduetan Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Atzo 10.289 proba diagnostiko egin ziren eta 920 positiboak izan ziren ( % 8,9). Bezperan, 10.709 proba egin zituzten, eta 792 positibo izan ziren ( % 7,4).

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak zabaldutako eguneroko txostenaren arabera, 126 kasu berri atzeman zituzten ostiral honetan Araban, 436 Bizkaian, 343 Gipuzkoan eta 15 beste autonomia erkidego batzuetatik etorritako pertsonengan.

Ospitaleen egoerari dagokionez, atzo 93 pertsona ospitaleratu zituzten, eta 115 pertsona daude zainketa intentsiboetako unitateetan arrazoi horregatik.

Ohi bezala, udalerriei buruzko informazioa, RO indizea eta metatutako intzidentziaren datua ez dira astelehenera arte eguneratuko.

Beste 222 kasu Nafarroan

Azken egunotako joera kezkagarriari jarraiki, beste 222 kutsatze diagnostikatu zituen atzo Nafarroako Osasun Sailak. Kopuru altua da, baina bezperan baino 71kasu gutxiago dira, orduan 293 positibo atzeman baitzituzten, Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera.

2.599 proba diagnostiko egin zituzten ostiral honetan, eta horietatik % 8,5ek positibo eman zuten, aurreko egunean baino gutxiago (%9,1).

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak