Publizitatea
Itxi

2021/07/20

11:11

Gizartea

Koronabirusa

Gazteak modu orokortuan txertatzen hasi dira EAEn

EITB Media

Prozesua berrantolatzearen ondorioz, Bilboko Casilla pabiloiko txertaketa-guneak ez zituen ateak ireki larunbatean, eta Illunben ez dute txertorik jarri astelehen honetan.

  • Bi gazte, gaur, txertoa hartzeko zain, Casillan, Bilbon. Argazkia: EFE

    Bi gazte, gaur, txertoa hartzeko zain, Casillan, Bilbon. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gaur ekin diote Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) gazteen txertaketa masiboari, baina aurreikusitakoa baino dosi gutxiago helduko dira datozen asteetan.

Txertaketa prozesua berrantolatzearen ondorioz, Bilboko Casillako txertaketa-guneak ez zituen ateak ireki larunbatean, eta Illunben atzo ez zuten txertorik jarri.

Uztailaren 12tik 18ra bitarteko astean, gainera, aurrekoan baino % 12 txerto gutxiago jarri dira, eta ekainean baino % 21 gutxiago. Testuinguru horretan, datozen asteetan 1.000 dosi baino gutxiago jarriko dira astean. Horrela, intzidentzia-tasa okerrenekin egin behar diegu aurre datozen asteei.

Inokulazioa gaur abiatuko bada ere, gehienek ez dute bigarren dosia irailaren aurretik jasoko. Adin-tarte garrantzitsua da hori, gaur egungo datuak aztertuta, positibo eman duten pertsona gehienek 30 urte baino gutxiago dituztelako.

Biztanleen % 60k pauta osoa jaso dute jada, eta datozen egunetan lortuko da AstraZenecaren txertoa jaso zuten 60 eta 69 urte artekoen immunizazioa. Halaber, 49 urtetik beherakoek ere jasoko dute bigarren dosia.

Udan, beraz, gazteenek jasoko dituzte txertoak, ahal den heinean, positibotasun-tasa murrizten laguntzeko.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;