Publizitatea
Itxi

2021/07/30

16:38

Gizartea

ERASOA

Zornotzan jipoitutako gaztea "egonkor dago", larritasunaren barruan betiere

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Osasun arloko langileek erresonantzia magnetikoa egin nahi diote asteburu honetan, pairatzen duen kaltearen xehetasunak hobeto ezagutzeko eta haren bilakaera aztertzeko asmoz.

  • Gurutzetako Ospitalea (Barakaldo). Artxiboko argazkia: EFE

    Gurutzetako Ospitalea (Barakaldo). Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Igande goizaldean Zornotzan (Bizkaia) jipoitu zuten 23 urteko gaztea "egonkor dago" Gurutzetako Ospitalean (Barakaldo), baina oso larri jarraitzen du, haren senideek ostiral honetan jakitera eman dutenez.

Osasun arloko langileek erresonantzia magnetikoa egin nahi diote asteburu honetan, pairatzen duen kaltearen xehetasunak hobeto ezagutzeko eta haren bilakaera aztertzeko asmoz.

Gaztearen senideek ostiral honetan jakitera eman dutenez, azken orduetan "ez da aldaketarik izan" haren osasun-egoeran. Dagoeneko bi ebakuntza egin dizkiote, eta "egonkor" jarraitzen du, larritasunaren barruan betiere.

Testuinguru horretan, medikuek asteburuan erresonantzia magnetikoa egin ahal izatea espero dute. "Oraingoz berdin, aldaketarik gabe; ez hobera, ez okerrera. Medikuek arretaz jarraitzeko eskatu digute. Azken orduetan ez du okerrera egin, eta astelehenean gauza gehiago esango dizkigute", adierazi du Alexandra Buricek familiaren izenean.

Azaldu duenez, gazteak "odol koagulu ugari ditu buruan", baina medikuek "aurrera egin ahal izatea espero dute, gaztea delako".

Erasoa jasan duen gaztearen aitaren egoerari dagokionez, "gaizki dago; ez baitu lorik egiten, ez du jaten eta ez du ezertarako gogorik". Ildo horretatik, haien "pribatutasuna" errespetatzeko eskatu dute.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;