Itxi

2021/08/01

15:08

Gizartea

Erasoa

Beste atxilotu bat Zornotzako jipoiagatik: dagoeneko hamar dira atxilotuak

Agentziak | EITB MEDIA

Larunbat goizaldean Barakaldon atxilotutako gizona epailearen esku utzi dute gaur goizean, Durangoko epaitegian deklaratu dezan.

  • Gizona atxilotu duteneko unea

    Gizona atxilotu duteneko unea. Guardia Zibilaren bideo batetik hartutako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Guardia Zibilak 18 urteko gizonezko bat atxilotu du igande honetan Medina de Pomarren (Burgos), Zornotzan (Bizkaia) Lemoako gazteari emandako jipoiarekin lotuta, ikerketako iturriek Efe albiste-agentziari jakinarazi diotenez.

K.F.A. da atxilotua, Ertzaintza haren bila zebilen eta lapurretagatik aurrekariak ditu. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, dagoeneko ertzain-etxe batean dago atxilo hartu duten gizona.

Joan den igandean gertakariak jazo zirenetik egin duten hamargarren atxiloketa da. Ikerketak zabalik jarraitzen du, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Ustezko erasotzaileak Koala anaiak izenaz ezaguna den taldekideak dira.

Ostiralean, epaileak kartzelara bidali zituen gertakariengatik atxilotutako hiru gizon adindunetako bi, eta hirugarrena aske utzi zuten, hilean behin epaitegian aurkezteko betebeharrarekin. Bost adingabeak Fiskaltzaren aurrean aurkeztu zituzten.

Bestalde, atzo (larunbata) goizaldean Barakaldon atxilotutako gizona epailearen esku utzi dute gaur goizean, Durangoko epaitegian deklaratu dezan.

Erasoa joan den igande goizaldean gertatu zen, eta biktima, 23 urteko Lemoako bizilaguna, oso larri dago Gurutzetako ospitalean.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;