Gizartea -

Koronabirusa

Osakidetzak 12 urte baino gutxiagokoen hitzorduak atzeratu ditu

Hala ere, abuztuan 12 urte beteko dituzten gazteen hitzorduak bere horretan utziko ditu, baina irailetik aurrera betetzen dituztenenak ez. Hauek 12 urte bete bezain pronto jasoko dute hitzordua.

Adingabeko horiek 12 urte bete bezain pronto jasoko dute hitzordua. Argazkia: EFE
Adingabeko horiek 12 urte bete bezain pronto jasoko dute hitzordua. Argazkia: EFE
Irizpide aldaketa dela eta, 12 urte beteta eduki arte ez dira txertatuko 2009an jaiotakoak

1:19

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzak 12 urte baino gutxiago dituzten 2.700 neska-mutil txertatzeko hitzorduak atzeratzea erabaki du, baita 12 urte 2021. urtean betetzen dituztenenak. Adingabe horiek 12 urte bete bezain pronto jasoko dute hitzordua.

Osasun Sailak Pfizer eta Moderna txertoak jasotzeko 2009. urtean jaiotako neska-mutilen hitzorduak baimendu zituen. Saileko iturriek jakitera eman dutenez, baina, 12 urte bete ondoren txertatuko dituzte.

Hala ere, 12 urte abuztuan beteko dituztenen hitzorduak bere horretan utziko ditu Osakidetzak, baina irailetik aurrera betetzen dituztenenak bertan behera utzi ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia albisteak Osasun albisteak gaur Medikuak Basurtuko ospitalea albisteak Gurutzetako ospitalea Umeak Erizaintza Sendagaiak albisteak Txertoak Donostia Unibertsitate Ospitalea Txagorritxu Ospitalea albisteak Nafarroako Ospitale Gunea azken ordukoa Koronabirusa Gazteak Galdakao-Usansolo Ospitalea Lehen Arretako zentroak Osasunbidea gaur