Gizartea -

Koronabirusa

Osakidetzak txertoa hartzera animatu ditu oraindik hitzordua eskatu ez duten herritarrak

Sentsibilizazio-kanpaina, lehen dosia jaso duten ondorengo adin-tarteei zuzenduta dago: 16 eta 19 urte bitarteko gazteei (% 48,2), 20 eta 29 urte bitartekoei (% 53,7) eta 30 eta 39 urte bitartekoei (% 72,6).

Covid-19aren aurkako txertoaren dosi bat. Artxiboko argazkia: EFE
Covid-19aren aurkako txertoaren dosi bat. Artxiboko argazkia: EFE
Txertaketa erritmoa nabarmen moteldu da

1:24

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oraindik hitzordurik eskatu ez duten 16 eta 39 urte bitarteko herritarrei covid-19aren aurkako txertoa hartzeko deia egin die Osakidetzak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ostiral honetan jakitera eman duenez.

Mugikorretara bidalitako mezuen bidez, gazteen artean koronabirusaren aurkako txertaketa bultzatzea du helburu kanpaina horrek, une honetan txertaketa-kanpainaren egutegian hitzordua hartzeko data ugari eskuragarri baitaude, eta dosi nahikoak dituzte horretarako.

Osakidetzak martxan jarri duen sentsibilizazio-kanpaina, dagoeneko lehen dosia jaso duten ondorengo adin-tarteei zuzenduta dago: 16 eta 19 urte bitarteko gazteei (horien % 48,2k jaso dute jada lehen dosia), 20 eta 29 urte bitartekoei (% 53,7k jaso dute lehen ziztada) eta 30 eta 39 urte bitartekoei (% 72,6k).

Aipatutako hiru adin-tarte horietan, immunitate osoa dute gazteen % 12,5ek, % 25,5ek eta % 59,8k, hurrenez hurren.

Osasun Sailak jakitera eman duenez, 12 urtetik gorako hamar euskal herritarretik zortzik gutxienez covid-19aren aurkako txertoaren dosi bat jaso dute jada, eta Euskadiko herritarren % 73k bi dosuak jaso dituzte dagoeneko.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Donostia Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Umeak Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Gazteak Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak Osasunbidea