Gizartea -

Koronabirusaren semaforoa

Pasaia eremu gorrira itzuli da

Bestalde, Agurainek eta Lasarte-Oriak atzerapausoa eman dute, eta eremu laranjara itzuli dira. Zalla, ostera, horira igaro da, datu epidemiologikoak berriro hobetu dituelako.

Grafikoa: EITB Media.
Grafikoa: EITB Media.
Grafikoa: EITB Media.

Eriz Lotina | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
OHARRA: Koloretako semaforoak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako udalerrien egoera epidemiologikoa adierazten du, baina ez dakar herriak perimetralki ixtea, mugikortasuna librea baita alarma-egoera amaitu ondoren.

Koronabirusaren intzidentzia-tasak gora egiten jarraitzen du Araban, behera Bizkaian eta Gipuzkoan, eta aldaketak izan dira koloreen semaforoa erabiliz sailkatutako udalerrien zerrendan. Hain zuzen ere, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzen du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoak.

Pasaia gune kritikora itzuli da, eremu laranjan egun bakarra igaro ondoren. Era berean, Agurainek eta Lasarte-Oriak atzerapausoa eman dute, eta laranjara itzuli dira. Zalla, ostera, gune horira igaro da, datu epidemiologikoak berriro hobetu dituelako. 5.000 biztanle baino gehiago dituzten 60 udalerri geratzen dira oraindik eremu gorrian. Horietako lautan, gainera, intzidentzia metatua 1.000 kasutik gorakoa da.

Atzo, 7.329 test diagnostiko egin zituzten, eta horietako 891k eman zuten positibo. Datuak lurraldez lurralde aztertuta, 182 positibo atzeman dituzte Araban, 466 Bizkaian, 220 Gipuzkoan eta 23 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan. Ospitaleen egoera dela eta, covid-19a duten 47 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta koronabirusa duten 62 gaixo daude ZIUn.

Arabak (552 kasu 100.000 biztanleko) eremu gorrian jarraitzen du, baita Gasteiz hiriburuak eta beste bi udalerri handik ere: Amurrio eta Laudio.

Agurain eremu laranjara itzuli da.

Horrenbestez, ez dago udalerri handirik eremu horian edo berdean Araban.

Bizkaia ere (618 kasu 100.000 biztanleko) eremu gorrian dago, baita Bilbo eta lurraldeko udalerri ia guztiak ere. Ez dago bakar bat ere horian edo berdean, eta hiru bakarrik eremu laranjan.

Zalla gune horira igaro da, datu epidemiologikoak berriro hobetu dituelako.

Gipuzkoa (499 kasu 100.000 biztanleko) eremu gorrian dago, baita hiriburua eta ia udalerri guztiak ere: Pasaia, Andoain, Aretxabaleta, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Deba, Donostia, Eibar, Errenteria, Hondarribia, Irun, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Ordizia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.

Pasaia gune kritikora itzuli da, egun bakar bat laranjan igaro ondoren.

Lasarte-Oriak ere atzerapausoa eman du, eta eremu laranjara itzuli da.

Ez dago udalerririk eremu berdean.

Europar Batasunak onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amurrio Bermeo Bilbo berriak Donostia bideoak Basauri Erandio Galdakao argazkiak Getxo argazkiak Portugalete albisteak Santurtzi Sestao argazkiak Sopela argazkiak Barakaldo Ermua albisteak Eibar albisteak Elgoibar argazkiak Hernani albisteak Mungia berriak Azpeitia Tolosa Gernika-Lumo bideoak Zarautz Laudioko albisteak Arrasate albisteak Muskiz albisteak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Orio Agurain albisteak Lekeitio albisteak Durango argazkiak Arrigorriaga bideoak Ondarroa Trapagaran Ortuella albisteak Pasaia albisteak Lasarte-Oria Errenteria argazkiak Zumarraga Azkoitia albisteak Andoain Bergara albisteak Zumaia Villabona albisteak Usurbil Ordizia Urnieta bideoak Oiartzun albisteak Astigarraga bideoak Oñati bideoak Balmaseda Beasain Deba bideoak Eguneko albisteak Urretxu albisteak Legazpi albisteak Etxebarri azken ordukoa Abanto Zierbena albisteak Zalla Elorrio albisteak Abadiño Berango Aretxabaleta Lezo Derio albisteak Gueñes azken ordukoa Gorliz Mutriku Markina-Xemein albisteak Zer gertatu da Lazkao herrian? Koronabirusa