Gizartea -

Koronabirusa

EAEko Auzitegi Nagusiak gaur hartuko du covid-19 ziurtagiriari buruzko erabakia

Fiskaltza neurriaren alde agertu da jada. Ostalaritzarekin eta gaueko aisialdiarekin lotutako lokaletan dokumentua eskatuz galarazi nahi dute koronabirusaren seigarren olatu bat egotea.

Covid ziurtagiria sakelako telefonoan. Argazkia: EiTB
Covid ziurtagiria sakelako telefonoan. Argazkia: EiTB
Covid ziurtagiria sakelako telefonoan. Argazkia: EiTB

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko Auzitegi Nagusiak gaur erabakiko du covid-19 ziurtagiriaren erabilera baimentzen duen ala ez ostalaritzan eta gaueko aisialdiari lotutako lokaletan.

Europar Batasunak sortu zuen ziurtagiria pandemian estatu kideen arteko mugikortasuna errazteko; baina erabilera zabaldu egin da, eta indarrean dago Ipar Euskal Herrian, beste herrialde batzuetan eta Estatuko erkidego batzuetan, tartean Galizian, Katalunian eta Balearretan, gaueko aisialdiarekin lotuta bereziki.

EAEren kasuan, proposamena da 50 pertsonako edukieratik gorako jatetxeetan, dantzalekuetan, diskoteketan, ikuskizun aretoetan, tabernetan eta karaokeetan eskatzea. Pub eta taberna berezietan (gaueko aisialdiari lotutakoetan) 22:00etatik aurrera eskatuko litzateke.

Eusko Jaurlaritzak Fiskaltzaren babesa du dagoeneko, eta asmoa da neurria indarrean egotea EAEn 14 eguneko intzidentzia 150etik gorakoa denean 100.000 biztanleko. Horrela gaixotasunaren seigarren olatua galarazi nahi dute, eta txertaketa "are gehiago" sustatu.

Ziurtagiria Osakidetzaren webgunean eskura daiteke, baina baita Zuzeneanen bulegoetan ere aurrez hitzordua eskatuta. Dokumentuak hiru egoera aurreikusten ditu: txertoen ibilbidea betea izatea, gaixotasuna gainditu izana (sei hilerako balio du) edo antigenoen proba batean negatibo eman dela azken 48 orduetan edo PCR batean azken 72 orduetan.

Beste erkidego batzuk

Azken egunotan handitu egin da erkidegoen presioa covid-19 pasaportearen erabilera zabaltzeko, eta dagoeneko 12 dira eskatzen dutenak edo Espainiako Gobernuari Estatu osora zabaltzea proposatu diotenak.

EAEz eta Nafarroaz gain, Aragoik, Kanariek, Murtziak, Gaztela eta Leonek eta Valentziak ere eskatzen dute, eta dagoeneko indarrean dago Balearretan, Katalunian eta Galizian, gaueko aisialdira lotuta bereziki, baina Galizian erromesen aterpeetan eta ospitaletan ere eskatzen ari dira.

Covid-19aren ziurtagiriaren aldeko jarrera zabaltzen ari bada ere, aurreko ostegunean, Fernando Simon Osasun Alerta eta Larrialdien Koordinazio Zentroko zuzendariak esan zuen ez zuela zentzurik ostalaritza lokaletan sartzeko dokumentua eskatzea, herritarren % 90ek txertaketa ibilbidea egina duelako.

Sigue las recomendaciones ante el coronavirus de las autoridades sanitarias. Si vives en la CAV y presentas síntomas, llama a tu centro de salud habitual. También el Consejo Sanitario atenderá a las personas en el teléfono 900 20 30 50, ofreciendo información y resolviendo dudas sobre el coronavirus. Si vives en Navarra, llama al teléfono del Consejo Sanitario: 948 290 290. Recuerda que la manera más eficaz para prevenir la propagación de la covid-19 es la utilización de la mascarilla, airear los espacios, guardar la distancia de seguridad y el lavado de manos.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Iñigo Urkullu Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Erizaintza Sendagaiak Txertoak Koronabirusa Anbulatorioak Osasun larrialdia Covid ziurtagiriaren berriak