Gizartea -

LAN ESKAINTZA PUBLIKOA

Osakidetzaren 2018-2019ko LEParen lehen fasearen amaierari ekingo diote asteburu honetan Barakaldoko BECen

Administrarientzat, fisioterapeutentzat, gizarte langileentzat eta laborategiko teknikarientzat izango dira gaurko probak. Igandean, berriz, erizainen eta radiodignostiko teknikarien txanda izango da.

Osakidetzako LEP baten artxiboko irudia. Argazkia: EITB MEDIA
Osakidetzako LEP baten artxiboko irudia. Argazkia: EITB MEDIA
Osakidetzaren 18-2019ko LEP-a: beste 5 kategorien azterketak izango dira asteburu honetan

3:09

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzaren 2018-2019ko Lan Eskaintza Publikoaren lehenengo fasearen azken azterketak egingo dituzte asteburu honetan Barakaldoko BEC-en. 1610 plaza lehian, administrarientzat, fisioterapeutentzat, gizarte langileentzat eta laborategiko teknikarientzat, besteak beste, izango dira asteburu honetako probak.

Lehenengo fase honen hasierako azterketak ekainaren 18an eta 19an egin zituzten, Gasteizen, Lehen Arretako profesionalentzat (familia-medikuak, pediatrak, emaginak...) eta Erizaintzako hainbat espezialitateentzat (lan osasunekoa edo osasun mentalekoa), hain zuzen ere.

Larunbat honetan, berriz, administrarien, fisioterapeuten, gizarte langileen eta laborategiko teknikarien txanda izango da; eta erizainena eta radiodignostiko teknikariena, ordea, igandean. Hona hemen kategoria bakoitzaren azterketa-ordutegia:

LARUNBATA, 2022KO UZTAILAREN 2A

09:30ean

ADMINISTRARIA 

13:30ean

FISIOTERAPEUTAGIZARTE-LANGILEA 

17:30ean

LABORATEGIKO TEKNIKARIA 

IGANDEA, 2022KO UZTAILAREN 3A

09:30ean

ERIZAINA 

13:30ean

ERRADIODIAGNOSTIKOKO TEKNIKARIA

Plaza batengatik lehian dabiltzan hautagaiei kemen mezua helarazi die Gotzone Sagardui Osasun sailburuak. LEP horren antolakuntzan Osakidetzak abiatutako ahalegina azpimarratu du, enplegu publikoaren kalitatearekiko eta egonkortasunarekiko Osakidetzaren eta Eusko Jaurlaritzaren konpromisoaren eta borondatearen isla delakoan. "Euren lanpostuetan gure langileek egonkortasuna eta segurtasuna irabaz ditzaten nahi dugu", adierazi du sailburuak.

Lan Eskaintza Publiko honen ostean, beste bat izango da azaroan eta abenduan, 63 kategoriatako 1.924 plazarekin. Osakidetzaren 2018-2019ko LEPak, guztira, 3.535 plaza eskaini ditu, eta horietara 38.654 pertsona aurkeztu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Barakaldo Bilbao Exhibition Centre Lana Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Lan Eskaintzak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak Osasunbidea