Gizartea -

HEZKUNTZA LEGEA

Hezkuntza Sailak ez du esku artean ikastolei finantziazioa kentzeko hipotesirik

Bingen Zupiria Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, ikasle zaurgarrientzat gorde behar izan dituzten plazak bete gabe geratu arren, itunpeko ikastetxeek ez dute finantziazioa galduko.

Bi haur ikastetxe batean. Artxiboko argazkia: EFE
Bi haur ikastetxe batean. Artxiboko argazkia: EFE
Bi haur ikastetxe batean. Artxiboko argazkia: EFE

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hezkuntzan, matrikulazio prozesuak hautsak harrotu ostean, Jaurlaritzatik zehaztu dute itunpeko ikastetxeek ez dutela Jaurlaritzaren finantziazioa galduko ikasle zaurgarrientzat gorde behar izan dituzten plazak bete gabe geratu baldin badira ere.

Bingen Zupiria Jaurlaritzaren bozeramaileak Gobernu Kontseiluaren ostean egindako agerraldian azpimarratu du Hezkuntza Sailak ez duela itunpekoei finantziazioa kentzeko hipotesirik esku artean.

Testuinguru horretan egin dituen adierazpenen arabera, Hezkuntza Saila da matrikulak onartzen dituena eta duela bi aste Eusko Jaurlaritzak onartutako hezkuntza lege berriaren proiektuak aukera berdintasuna eta irakaskuntza sistemaren bikaintasuna ditu ardatz.

Era berean, nabarmendu du familien % 94k lortu dutela seme-alabak 2023-2024 ikasturterako lehen aukera gisa aukeratutako ikastetxean matrikulatzea, eta % 3k bigarren edo hirugarren aukeran lortu dutela matrikula.

Ikastolen Elkartetik berretsi dutenez, ikasleen sarrera-irteera desorekatua egon da eta plazak bete gabe geratu diren ikastoletan izena emanda dituzten ikasle guztiak hartuko dituzte.

Gainerakoan, Ikastolen Elkarteak balekotzat jo du Eusko Jaurlaritzak onartu duen Hezkuntza Lege Proiektua. Ikastolen Elkartearen arabera, hezkuntza lege proiektuak aukera esanguratsuak jasotzen ditu, eta, egungoarekin alderatuta, aurrerapauso handia da.

Hezkuntza Lege proiektua ''balekoa'' da Ikastolen Elkartearentzat, baina zehaztasun falta egozten diote
Hezkuntza Lege proiektua ''balekoa'' da Ikastolen Elkartearentzat, baina zehaztasun falta egozten diote
Hezkuntza Lege proiektua ''balekoa'' da Ikastolen Elkartearentzat, baina zehaztasun falta egozten diote

1:58

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratzek agerraldia egin zuen atzo Eusko Legebiltzarrean gaiari buruzko azalpenak emateko, eta Jaurlaritzak hasieratik izan duen helburua gogorarazi zuen: "Ikasle zaurgarrien eskolatze orekatuagoa lortzea, finantzaketa publikoa jasotzen duten ikastetxe guztien bitartez, gizarte-kohesioaren bidean". Hori lortzeko, "diru publikoz ordaindutako ikastetxe guztiek" batera lan egitea ezinbestekoa dela esan zuen. "Epe luzerako begirada" eta "gizarte osoaren erantzukidetasuna" eskatu zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hezkuntza Lege Berria albisteak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Albisteak Gipuzkoa Araba EAE albisteak Euskal Eskola Publikoa Gizartea bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Hezkuntza