Gizartea -
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: "Artikotik Kantaurira" berezia, bilera Michelinen eta su-etenaren amaiera Gazan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, abenduak 1, hedabideetako lerroburu nagusiak:
-"Artikotik Kantaurira" berezia: Norvegiako samiak beren lurraldeetan parke eoliko handiak eraikitzearen kontra daude, zalantzan jartzen dute trantsizio energetikoa egiteko eredua, eta beren bizimodu tradizionala aldarrikatzen dute, ez dezaten energia berriztagarriko proiekturik abian jarri bertako herrien eskubideak errespetatu gabe.
-Bilera, Michelinen: Duela astebete, multinazionalak Gasteizko lantegiko 150 langile kaleratuko dituela jakinarazi ondoren, bilera egingo dute gaur Gasteizko Michelingo zuzendaritzak eta langile batzordeak.
-Amaitu da su-etena Gazan: Israelek eta Hamasek zuten su-etena ostiral goizean hautsi da eta atzera su-trukean hasi dira Gazan. Zazpi egun iraun du etenaldiak, Hamasek bahitutako eta Israelgo espetxeetan preso zeuden hainbat lagun askatu dituzte egunotan eta laguntza humanitarioa sartu da zerrendara.