Mundua -

Inbestiduraren bezperan

Angela Merkelek eta bere bazkideek Gobernu ituna sinatu dute

"Negoziazio luzea izan da, baina mesede egin digu", adierazi du Alemaniako kantzilerrak ituna sinatu baino lehen.

Angela Merkel, Horst Seehofer eta Sigmar Gabriel. Argazkia: EFE
Angela Merkel, Horst Seehofer eta Sigmar Gabriel. Argazkia: EFE
Alemaniako hiru alderdi nagusik Gobernu koalizioa sinatu dute

0:57

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak eta sozialdemokratek Gobernu ituna sinatu dute gaur. Bundestagen inbestidura egin behar dute astearte honetan. Honenbestez, hirugarren agintaldia izango du Merkelek. Europar Batasuneko goi-bilerak astea markatuko du.

Ia hiru hilabete jarduneko Gobernuan eman eta gero, Merkelek CDUko buruzagi gisa agiria sinatu du Horst Seehofer CSUko eta Sigmar Gabriel SPDko ordezkariekin batera.

"Negoziazio luzea izan da, baina mesede egin digu", adierazi du Merkelek ituna sinatu baino lehen. Horretarako, lanbide arteko gutxieneko soldata ezarri behar izan du, eta baita 1990az geroztik Alemanian jaiotako etorkinen seme-alabei nazionalitate bikoitza emateko aukera jaso ere.

Azaroaren amaierako agerraldia ia errepikatu dute, baina orain itunak hiru alderdien berrespena du. Azaroan 185 orrialdeko agiria sinatu zuten hiru buruzagiek.

Gobernuko kideak baieztatu eta hurrengo egunean egin dute zeremonia. CDUk bost Ministerio kontrolatuko ditu, SPDk sei eta CSUk hiru.

Joachim Gauck presidenteak Merkeli Gobernua osatzeko agindua eman dio gaur.

Inbestidura saioa arrunta izango da; izan ere, babes handia izango du kantzilerrak. 631 eserlekuetatik 504 ditu koalizio handiak. Oposizioko berdeek eta ezkerrak 63 eta 64 ordezkari dituzte, hurrenez hurren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea