Mundua -

Larunbatean egitekoa zen

Argentinak bertan behera utzi du Israelen aurka Jerusalemen jokatzekoa zuen partida

"Leku horietan gertatzen dena, jendea hiltzea, ezin da onartu pertsona moduan. Jokalarien familiak gorriak pasatzen ari ziren mehatxuengatik", esan du AFAko ordezkari batek.

Israelen boikotaren aldeko elkarretaratzea, Berlinen, Netanyahuren bisita dela eta. Argazkia: EFE
Israelen boikotaren aldeko elkarretaratzea, Berlinen, Netanyahuren bisita dela eta.
Israelen boikotaren aldeko elkarretaratzea, Berlinen, Netanyahuren bisita dela eta. Argazkia: EFE

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Argentinako selekzioak ez du larunbat honetan Jerusalemen Israelen aurka jokatzekoa zuen lagunartekoa jokatuko, Hugo Moyano Futbol Argentinarraren Elkarteko (AFA) bigarren presidenteordeak atzo iragarri zuenez.

"Ados nago Argentinak Israelen aurka jokatzekoa zuen partida bertan behera uztearekin. Zuzen jokatu da, ez zuen merezi. Leku horietan gertatzen dena, jendea hiltzea, ezin da onartu pertsona moduan. Jokalarien familiak gorriak pasatzen ari ziren mehatxuengatik", esan du Moyanok Radio 10 irratian egindako elkarrizketa batean, partida bertan behera zegoela zioten zurrumurruen aurrean. AFAk ez du modu ofizialean erabakiaren berri eman.

"Jerusalemera joan, Trumpek egin duenarekin (AEBren Enbaxada Jerusalemera eramatea) mundu guztia oso haserre dagoen honetan, oso larria da", esan zuen Susan Shalabi Futbol Federakunde Palestinarreko Nazioarteko Departamentuko buruak.

Hainbat organizazio lagunartekoaren aurka manifestatu dira, bai Argentinan, baita Espainian ere. Hain zuzen, Julen Lopetegiren taldearen aurka zelairatuko dira  Errusiako Munduko Futbol Txapelketaren atarian, uztailak 14 eta 15ean.

Erabakia ezagutu aurretik, Patricia Bullrich Argentinako Segurtasun ministroak prentsaurreko batean adierazi zuenez, "ezin dira nahastu" lagunartekoa Palestina eta Israelen arteko gatazkarekin.

Argentina, elkarrizketaren eta '67.eko mugen alde

Argentinako Gobernuaren esanetan, ez dagokio berari selekzioak dituen aurkariak aukeratzea, eta Palestina eta Israelen arteko elkarrizketa "historikoki" izan duen jarrera berretsi du.

 

 

 
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Israel Argentina Hiri Santua azken ordukoa