Itxi

Mundua

ISRAEL-PALESTINA

"Oso garrantzitsua" da Israelen bake prozesuari berriro ekitea, EBren esanetan

N. B. | EITB MEDIA

"Orain ere garrantzi handikoa da bi Estaturen konponbiderako horizonte politikoa berrezartzea", esan du EBko Atzerri Politikarako goi ordezkariak.

1:12
Ospakizun gaua izan da Gazan

Europar Batasunak "pozik" hartu du ostiral honetan Israelen eta Hamas mugimendu islamistaren arteko su-etena, hamaika eguneko erasoen ostean, eta azpimarratu duenez, "bi Estaturen konponbiderako horizonte politikoa berrezartzea oso garrantzitsua da orain ere".

"Irtenbide politiko batek bakarrik ekarriko du bake iraunkorra eta behin betiko amaituko du Palestinaren eta Israelen arteko gatazka. Bi Estaturen konponbiderako horizonte politikoa berrezartzea oso garrantzitsua da orain ere", esan du Josep Borrell Europar Batasuneko Atzerri Politikarako goi ordezkariak ohar batean.

"Europar Batasuna prest dago Israelgo eta Palestinako agintariei laguntza osoa emateko", esan du Borrellek.

"Helburu horrekin", EB bere konpromisoa berritzen ari da nazioarteko kide garrantzitsuenekin, Ameriketako Estatu Batuak barne, baita eskualdeko beste kide batzuekin eta Ekialde Ertaineko laukote biziberrituarekin ere.

Europako diplomaziaren buru eta Europako Batzordeko presidenteordeak gogorarazi duenez, "EBk etengabe errepikatu du Gazako Zerrendako egoera luzaroan jasanezina izan dela".

Europar Batasunak "azken 11 egun hauetan biziak galdu dituelako" atsekabea adierazi ostean (232 palestinar hil dira Gazan eta beste 12 pertsona Israelen), Europar Batasunak Egipto, Qatar, Nazio Batuak, Estatu Batuak eta su-etenean bitartekari lanak egin dituzten beste batzuei eman dizkie zorionak.

EB atsekabetuta agertu da "azken 11 egunetan biziak galdu direlako" (erasoek 232 palestinar hil dituzte Gazan eta beste 12 pertsona Israelen). Halaber, Egiptori, Qatarri, Nazio Batuei, Ameriketako Estatu Batuei eta su-etenean bitartekari lanak egin dituzten beste batzuei zorionak eman dizkie Borrellek.

Twitterren dituzten kontuen bidez, Europako hiru erakunde nagusietako (Batzordea, Kontseilua eta Parlamentua) buruzagiek ere ospatu dute gaur goizaldean su-etena indarrean sartzea, eta orain eskualdean bakea lortzeko bidean aurrera egitea eskatu dute.

Egiptok negoziatutako su-eten proposamena "elkarrekiko eta aldi bereko" akordio gisa onartu zuten bi aldeek ostegun honetan, nahiz eta oraindik ez diren horren nondik norakoak ezagutzen.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena