Itxi

Mundua

ISRAEL-PALESTINA

Israel eta Hamas datorren astean bilduko dira Kairon su-etena sendotze aldera

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Gabi Ashkenazi Israelgo Atzerri ministroa izango da Israelgo ordezkaritzaren buru, eta Ismail Haniyeh Hamaseko buruzagi politikoa.

  • Israel eta Hamas datorren astean bilduko dira Kairon su-etena sendotze aldera

    Israel eta Hamas datorren astean bilduko dira Kairon su-etena sendotzeko: EFEren artxiboko irudia

Israelgo Gobernuaren eta Palestinako mugimendu islamistaren goi mailako ordezkaritzek datorren astean Kairon biltzea onartu dute, duela astebete Egiptoren bitartekaritzarekin adostutako su-etena sendotzeko eta beste zenbait gai jorratzeko, tartean Gazaren berreraikitzea eta atxilotuak trukatzea.

Gabi Ashkenazi Israelgo Atzerri ministroak ordezkatuko du Israelgo Gobernua aurrekaririk gabeko bilera horretan, Galatz Israelgo Armadaren irrati ofizialak ostegun honetan baieztatu duenez.

Beste aldea ordezkatuz, berriz, Ismail Haniyeh Hamaseko buruzagi politikoa joango da Kairora "datozen egunetan", "Gazako Zerrendan Israelekin su-etena egonkortzeari buruz hitz egiteko".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena