Mundua

UKRAINAKO GERRA

Europako liderrek Ukrainarako bake plana lantzen jarraitu dute, eta AEBren "beharrezko" babesa bilatuko dute

agentziak | eitb media

Keir Starmerrek agerraldia egin du igande honetan Londresen egin den goi-bilera informalaren amaieran, eta planaren puntu nagusiak aurkeztu ditu: Ukrainari laguntza militarra ematen jarraitzea, haren segurtasuna eta subiranotasuna bermatzea eta AEBren eskutik joatea.

Mundua

UKRAINAKO GERRA

Europako Batzordeko buruak beharrezkotzat jo du kontinenteak "aurrerapauso erraldoi bat" ematea bere defentsa handitzeko. Helburu horrekin, datorren ostegunean, martxoak 6, Bruselan egingo den Europako buruzagien goi-bileran "plan oso bat" aurkeztuko duela iragarri du.

Mundua

Ukrainako gerra

"Badirudi arrazoi pertsonal edo politikoengatik Zelenski presidenteak ez duela gerra bukatu nahi; beraz, uste dut arazo larri bat dugula esku artean", adierazi du AEBko Segurtasun Nazionaleko aholkulari Mike Waltzek.

Mundua

SU-ETENA GAZAN

  • Ramadana, Gazan. Argazkia: EFE

    Ramadana, Gazan. Argazkia: EFE

Israelek Gazan laguntza sartzeko atea itxi du, ramadanean su-etena luzatzea onartu badu ere

agentziak | eitb media

Su-etenaren lehenengo fasea amaitu ostean eta bigarrenerako akordiorik gabe jarraitzen dutenean egin du.

Programatutako edo desaktibatutako edukia
0:51

Martxoak 3

10 urte daramatza itxita Zaramagako elizak, memoriala eraikitzeko zain

1976ko martxoaren 3ko hilketak beti egongo dira Gasteizko Zaramagako elizari lotuta. Memoriagune bihurtzeko prozesua hasi berri du Espainiako Gobernuak. Eraberritze handia beharko du eraikinak, ia 50 urtean ez baita inolako obrarik egin bertan.

Ekonomia

ITXIERA

  • Langileen protestetako bat, enpresaren aurrean. Argazkia: EFE

    Langileen protestetako bat, enpresaren aurrean. Argazkia: EFE

Astelehen honetan irekiko da Guardian enpresako 171 lanpostuak azkentzeko EEEaren kontsulta epea

EIDER JAUREGI OIARTZABAL | EITB MEDIA

Langileek kontzentrazioa egingo dute 10:00etan lantegiaren aurrean eta protestekin jarraituko dute Enpregu-Erregulazio Espedientea negoziatzen den bitartean. Eusko Jaurlaritzari inplikazioa eskatu diote.

Ekonomia

Automozioa

  • Mercedes Benzen lantegia Gasteizen, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB MEDIA

    Mercedes Benzen lantegia Gasteizen, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB MEDIA

Hiru txandatik bederatzi orduko bira murriztuko dute lanaldia Gasteizko Mercedesen astelehenetik aurrera

EITB MEDIA

Iazko azaroan onartu zuten plana, hainbat sindikaturen babesarekin. Erabaki horren helburu nagusia, diotenez, enpleguari eustea da.

Ekonomia

Arrantza

  • Arrantza ontziak, Hondarribian. Argazkia: Irekia

    Arrantza ontziak, Hondarribian. Argazkia: Irekia

Astelehen honetan hasiko da berdelaren kanpaina, kuota % 22 murriztuta

agentziak | eitb media

Antxoaren arrantza, berriz, martxoaren 10era atzeratu dute Kantauri itsasoan.

albisteak

- ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN

0:22

SATSE: ''Osasun itunak neurriak ekartzea eta etorkizunari begiratzea espero dugu'

EITB MEDIA

Amaia Mayorrek, Osakidetzan ordezkari gehien dituen sindikatuaren bozeramaileak, esan du Osasun Mahaiak ituna egitea espero duela, eta ondoren "agintariei" egokituko zaiela gauzatzea. (JATORRIZKOA GAZTELERAZ)

Gizartea

EGURALDIA

  • Gasteiz. Argazkia: Guillermo Agirre

    Gasteiz. Argazkia: Guillermo Agirre

Egun lainotsuak eta euria egiteko arriskua izango dira datorren asteko joera nagusiak

eitb media

Tenperaturak apur bat gora egingo du, asteburuko hotzaren ostean.

Mundua

Vatikanoa

  • Aita santua eta kardinal batzuk, artxiboko irudian. Argazkia: EFE

    Aita santua eta kardinal batzuk, artxiboko irudian. Argazkia: EFE

Aita santua egonkor dago, sukarrik eta aireztapen mekanikorik gabe, 17. ospitaleratze egunean

agentziak | eitb media

Vatikanotik nabarmendu dutenez, aita santuak sukarrik gabe jarraitzen du eta burua argi du, baina "koadro kliniko konplexua duenez, pronostikoak erreserbatua izaten jarraitzen du".

albisteak

- Espazioa

'Blue Ghost' zunda Ilargira iritsi da

Blue Ghost espazio-zunda Ilargira iritsi da, bertako lurrazpia, gainazala eta atmosfera aztertzeko, NASAren Artemis programaren baitan, hamarkadaren amaieran Lurraren satelitean giza presentzia iraunkorra ezarri ahal izateko.

Gizartea

EZBEHARRA

  • Suhiltzaileak sutea izan den etxebizitan lanean. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.

    Suhiltzaileak sutea izan den etxebizitan lanean. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.

Hainbat lagun artatu behar izan dituzte Arrankudiagako baserri batean izandako sutean

EITB MEDIA

Pertsona bat Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute. 15:00ak aldera piztu da sua, eta hiru ordu inguru behar izan dituzte suhiltzaileek itzaltzeko. BI-625 errepidea itxita egon da suhiltzaileak lanean aritu diren bitartean.

Gizartea

ISTRIPUA

Azpeitian istripua izan duen parapentelari bat helikopteroz erreskatatu eta ospitalera eraman dute

AGENTZIAK | EITB MEDIA

56 urteko gizonak Xoxote mendian izan du istripua, Loiolako San Ignazioren estatuaren inguruan.

Gizartea

Istripua

Emakume bat larri zauritu da Goizuetan autoarekin pendiz batetik amilduta

Agentziak | EITB Media

81 urteko emakumeak kolpe larriak zituen, baina autotik kanpo zegoen larrialdi zerbitzuak iritsi direnean. Goizuetako mediku-taldeak artatu du aurrena, baina Ertzaintzaren helikoptero batek erreskatatu du, eta SOS Deiaken helikoptero medikalizatu batean eraman dute ospitalera.

Gizartea

ERASOAK

Bi pertsona zauritu dituzte Gasteizen, bata lapurreta batean eta bestea borroka batean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Batetik, gizon gazte bat zauritu dute goizaldean labanaz, telefono mugikorra lapurtu ostean, eta, bestetik, emakume bat zauritu dute sabelean kristal zati batekin, borroka batean parte hartzen ari zela.

Gizartea

NAFARROA

73 objektu lapurtzea egozten diete, gehienak arropa eta perfumeak.

Zinema

OSCAR SARIAK

  • Oscarrak

    Oscarrak. Argazkia: EFE

'Anora', 'Conclave' eta 'Emilia Perez' pelikulek azken lehia dute Oscar sarietan

Agentziak | EITB MEDIA

Publizitate kanpaina biziak eta zenbait kasutan Oscarretarako bidea ilundu duten eztabaidak nabarmendu dira orain arteko ekitaldietan.

Zinema

Guztia prest da Hollywooden Oscar Sarietarako

Euskal Herrian 01:00a direnean hasiko da gala, Los Angelesen 17:00ak direnean. Anora, The Brutalist, Conclave eta Emilia Perez pelikulak dira aurtengo hautagai nagusiak.

0:17

Zinema

Karla Sofia Gascon Cesar sarietan berragertu da

Frantziako zinemaren sarietan berragertu da aktorea. 'Emilia Perez' pelikula izan da aurtengo irabazle nagusia. Hamabi sarietatik zazpi eskuratu ditu, pelikula eta zuzendaritza onenarenak barne.