Bake prozesua -
Uztailaren 13 eta 14an
Herrira Zaballako kartzelaren aurrean kontzentratuko da
Herrirak gaixorik dauden ETAko presoen askatasuna, kartzela politikaren aldaketa, ‘Parot Doktrina’ren indargabetzea eta presoak etxetik hurbilen biltzea eskatu du.
Erredakzioa
ETAko presoen aldeko Herrira kolektiboak kontzentrazio bat egingo du uztailaren 13an eta 14an Zaballako kartzelaren aurrean. 14 ordu iraungo duen kontzentrazio horrekin gaixotasun larriak dituzten dozena bat preso askatzea eskatuko du.
Herrirak gaur goizean Gasteizko Andra Mari Zuria enparantzan aurkeztu du ekimen hau, komunikabideen aurrean egindako prentsaurreko batean.
Aurreko astean Madrilgo Espetxe Zuzendaritzaren Idazkaritzaren aurrean kontzentratu ziren ordezkarien ustez, "ezin da azaldu" gaixotasun larriak dituzten ETAko 14 presok kartzelan jarraitzea, nahiz eta gaixotasun horiek “kartzelaz kanpoko arreta bereziak behar dituzten”.
Txus Martín
Arrazoi horrengatik, Herrirak kontzentrazio bat antolatu du Zaballako kartzela aurrean uztailaren 13 eta 14rako, kartzela horretan eskizofrenia eta “osasun egoera oso ahula” duen Txus Martín presoa baitago.
Herrirak gaixorik dauden ETAko presoen askatasuna, kartzela politikaren aldaketa, “bizi guztirako kartzela zigorra ezartzen duen” ‘Parot Doktrina’ren indargabetzea eta presoak etxetik hurbilen biltzea eskatu du.
ETAko presoen aldeko Herrira kolektiboak kontzentrazio bat egingo du uztailaren 13an eta 14an Zaballako kartzelaren aurrean. 14 ordu iraungo duen kontzentrazio horrekin gaixotasun larriak dituzten dozena bat preso askatzea eskatuko du.Herrirak gaur goizean Gasteizko Andra Mari Zuria enparantzan aurkeztu du ekimen hau, komunikabideen aurrean egindako prentsaurreko batean.Aurreko astean Madrilgo Espetxe Zuzendaritzaren Idazkaritzaren aurrean kontzentratu ziren ordezkarien ustez, "ezin da azaldu" gaixotasun larriak dituzten ETAko 14 presok kartzelan jarraitzea, nahiz eta gaixotasun horiek “kartzelaz kanpoko arreta bereziak behar dituzten”.Txus MartínArrazoi horrengatik, Herrirak kontzentrazio bat antolatu du Zaballako kartzela aurrean uztailaren 13 eta 14rako, kartzela horretan eskizofrenia eta “osasun egoera oso ahula” duen Txus Martín presoa baitago.Herrirak gaixorik dauden ETAko presoen askatasuna, kartzela politikaren aldaketa, “bizi guztirako kartzela zigorra ezartzen duen” ‘Parot Doktrina’ren indargabetzea eta presoak etxetik hurbilen biltzea eskatu du.