Politika -

Gatazka politikoa

Harriak daramatzaten kamioiak Gibraltarrera igarotzea debekatu dute

Espainiako Aduana sailak hartu du erabakia, armadoreek egoera salatuta, Estatuko Fiskaltza Nagusiak idazkia helarazi ostean.

Auto-ilara luzeak berriro ere Gibraltarrera igarotzeko sarreran. Argazkia: EFE
Auto-ilara luzeak berriro ere Gibraltarrera igarotzeko sarreran. Argazkia: EFE
Auto-ilara luzeak berriro ere Gibraltarrera igarotzeko sarreran. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioaren barnean dagoen Aduana sailak harriak daramatzaten kamioiak Gibraltarrera igarotzea debekatu du, Ministerio horren hainbat iturrik jakinarazi duenez. Espainiako Aduana sailak hartu du erabakia, armadoreek egoera salatuta, Estatuko Fiskaltza Nagusiak idazkia helarazi ostean.

Gibraltarreko uretatik hurbil hormigoi-blokeak bota ostean, Miguel Arias Cañeteren ministerioak salaketa jarri zuen, eta horren ondorioz, hormigoia zeramaten hainbat kamioiei Gibraltarren sartzea debekatu zien Espainiako Gobernuak uztailaren amaiera aldera.

Arias Cañetek Ingurumen Fiskaltzaren aurrean salaketa aurkeztu zuen, "baimenik gabe" blokeak jaurtikitzeagatik, eta "hainbat ingurumen-arau" urratzea leporatuta.

Udazkenean

Bestalde, Carmen Crespo Andaluzian Gobernuak duen ordezkariak adierazi duenez, "Picardo jaunak ezin dio arrantzale espainiarrei esan noiz, non eta nola egin dezakete arrantza Espainiako ureetan".

Arrantzaleek udazkenetik arrantza egiteko aukera izango dutela iragarri du Fabian Picardok, eta horren harira, horrela mintzatu da Crespo.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Erresuma Batua albisteak Espainia Eguneko albisteak Eguneko albisteak Kamioientzako bidesariak