Politika -
Estatuko Aurrekontuak
Enplegu politikak EAJrekin ez negoziatzeko eskatu dio UPyDk Zapaterori
Gorka Maneiro legebiltzarkideak uste du jeltzaleen helburua Jaurlaritzari "kalte egitea" eta "espainiarren sakelak hustea" dela.
Erredakzioa
Gorka Maneiro UPyDren legebiltzarkideak enplegu politika aktiboen eskumena EAJrekin ez negoziatzeko eskatu dio Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteari, izan ere, Estatuko Aurrekontu Orokorrak onartzeko elkarrizketen baitan, EAJk aipatu eskumena negoziatuz Eusko Jaurlaritzari "kalte egin" nahi diola uste du.
Legebiltzarrean emandako prentsaurreko batean, Maneirok ohartarazi du elkarrizketa horien emaitzak "kalte" egin diezaiokeela "interes orokorrari" eta ez duela Gobernuaren gastuen eta diru-sarreren hobekuntza bat bilatzen.
EAJri "ziria sartzen" ez uzteko esan dio UPyDko ordezkariak Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteari eta alderdi abertzalearen eskakizunak "ez onartzeko" ere eskatu dio.
Haren iritziz, jeltzaleak negoziatzen ari diren aurrekontuei buruzko edukirik ez da jakinarazi oraindik eta horrek agerian utzi du alderdi horri "ez zaizkiola interesatzen" kontu publikoak, horiei emandako balizko babesari "etekin politikoa ateratzea" baino ez baitu espero.