Politika -

INKESTA AURRERAPENA

EiTB Focus: EAJ lehenengo indarra litzateke Gasteizen, Bilbon eta Donostian

EiTBk 20:30ean argitaratuko ditu bere hedabideetan boto asmoari buruzko inkesta, 2019ko udal eta foru hauteskundeetarako sei hilabete falta direnean.

EiTB Focus
EiTB Focus
EiTB Focus

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk hauteskundeak irabaziko lituzke Gasteizko, Bilboko eta Donostiako Udaletan, 2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeetan, hamaikagarren EiTB Focus inkestaren datuen arabera. Euskal Irrati Telebistak gaur, igandea, argitaratuko ditu datuak, 20:00etatik aurrera.

Gasteizko, Bilboko eta Donostiako udal hauteskundeei buruzko datuez gain, herritarrek erakundeen kudeaketaz eta beren liderrez duten iritzia ere emango du ezagutzera inkestak.

Eguerdian, EiTB Focusek EAEko Foru Hauteskundeetako boto asmoari buruzko inkesta argitaratu du.

Fitxa teknikoa

EAEn bizi diren 1,750 pertsona (Gasteizen  400, eta Arabako gainerako udalerrietan 150; Bilbon 400 eta Bizkaiko gainerako udalerrietan 200; Donostian 400 eta Gipuzkoako gainerako udalerrietan 200).

La= ±% 2,34, konfiantza-maila % 95, p=q=0´5, EAEko datuetarako, ±% 4,18 Arabako datuetarako, % 4,00 Bizkaiko datuetarako, % 4,00 Gipuzkoako datuetarako, % 4,90 Gasteizko datuetarako, % 4,90 Bilboko datuetarako eta  ±% 4,90 Donostiako datuetarako.

Lurralde, udalerri, sexu eta adinaren arabera geruzatutako zorizko lagina. Inkesten % 21,9 euskaraz egin dira, eta gainerako % 78,1, gaztelaniaz.

Landa-lana 2018ko azaroaren 23a eta abenduaren 3a bitartean egin zuten telefonoz elkarrizketak eginez. Galdeketen batez besteko iraupena 6,17koa izan zen: motzenak 4 minutu iraun zuen, eta luzeenak, 15 minutu.

EiTB Focus, albistegietako liderrentza

EiTB Focusen helburua inkesten bitartez herritarren iritzia ezagutzea da, eta lortutako datuak Euskadin albistegietako liderrak diren EiTB taldearen albistegietan aztertzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euzko Alderdi Jeltzalea Bizkaia Gipuzkoa Araba Hauteskundeak Euskadin Udal eta Foru hauteskundeak 2015 EH Bildu Nafarroa PSE-EE Euskadiko PP Ciudadanos Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Podemos Ahal Dugu Euskadi EiTB Focus albisteak Udal eta foru hauteskundeak 2023