Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Esteban: 'Negoziazioa bideratzeko denbora eta esfortzua behar dira'

EAJk uste du oraindik badagoela inbestidurarako akordioa lortzeko tartea, baina adierazpen publikoek eta marra gorriak gehiegi azpimarratzeak zaildu egiten duela PSOE-UP negoziazioa.

Aitor Esteban. Argazkia: EITB
Aitor Esteban. Argazkia: EITB
Aitor Esteban. Argazkia: EITB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aitor Esteban EAJren Kongresuko diputatuak ez du zuzenean Pedro Sanchezekin eta Pablo Iglesiasekin hitz egin azken orduotan, "baina beti ditugu harremanak PSOEko eta Podemoseko jendearekin, inbestiduraren gaia jorratzen ari direnekin".

Badirudi azken orduotan inbestidurarako negoziazioak beste gai batzuk lehenesten dituela kargu banaketaren gainetik. "Uste dut horrela planteatu behar direla negoziazio guztiak. Adibide bat Nafarroa izan da, baina EAEn ere horrela egiten da planteamendua. Orain arte izan dituzten elkarrizketak publiko egin dituzte, baina batek eta besteak zituzten marra gorriak azpimarratzen, eta hori guztia bideratzeak denbora, esfortzua eta nahi ez diren gauza batzuk onartzea eskatzen du, akordioa lortu nahi bada eta horretarako borondatea badago".

Estebanen arabera, harremanak badaude, hitz egiten dute eta badago borondatea, baina ez dute akordiorik zehazten. "Sei eserleku gehiagorekin, izan gaitezen zintzoak, ez dago alde handirik. Gu akordio batera irits gaitezke PSOErekin, elkar ezagutzen dugu, baina ez badakigu Podemosekin egingo duen akordioa zertan datzan, igual pentsatu egin beharko dugu".

EAJk gobernua osatzea nahi du, baina oraindik ez daki zer egingo duten. "Ezezko botoak ez du zentzurik. Ez dago beste aukerarik. Gure baiezkoak ez dira asko izan... Baietz bozka dezakegu, baina abstentzioa...".

Buruzagi jeltzalearen arabera, inbestidura egiteko modua aldatzea, Konstituzioaren 99. artikulua aldatuta, egin liteke, "baina gero aurrekontuak datoz. Inbestiduran hautatuz gero, ez ditu gero aurrekontuak Ciudadanosekin adostuko, ala?".

Esteban ez dago Konstituzioa erreformatzearen aurka, baina ez du uste hori denik irtenbidea: "Arazoa atzeratzen ari da. Eta arazoa da estatu mailan akordiorako politiken kultura falta dagoela".

Talde kataluniarrek inbestiduran hartuko duten jarreraren inguruan galdetuta: "Nik uste dut gaur egun badagoela borondatea, ez erabatekoa, baina bai garrantzitsua, ERCrengan eta JxCatengan, elkarrizketarako bidea hasteko. Posible izango litzateke, ez dut esaten gertatuko denik, baina posible izango litzateke, eta inbestidura erraztuko luke. Denbora pasatzen bada, irailean, talde kataluniarrek ezezko botoa emango dute".

Estebanek uste du Kongresuan ez direla lan egiten ari, ez dagoelako "ez batzorderik, ez gobernu kontrolik.. Uztaila joan zaigu, eta gobernuak irailera arte lasai egoteko helburua lortu du".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika EAJ-PNV Espainiako Gobernua Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak