Politika -

11/13 SUMARIOA

Arantza Zulueta eta Jon Enparantza Zaballako espetxean sartu dira

11/13 sumarioko 47 auzipetuetako 45 ez dira kartzelan sartuko. Zulueta eta Enparantza abokatuek, ostera, bosna hilabeteko espetxe zigorra bete beharko dute.

Arantza Zulueta eta Jon Enparantza, Zaballako espetxearen kanpoaldean. Argazkia: @47akHerrian
Arantza Zulueta eta Jon Enparantza, Zaballako espetxearen kanpoaldean
Arantza Zulueta eta Jon Enparantza, Zaballako espetxearen kanpoaldean. Argazkia: @47akHerrian

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantza Zulueta eta Jon Enparantza abokatuak Zaballako kartzelan sartu dira bart, bosna hilabeteko kartzela-zigorra betetzeko. Irailaren 16an Auzitegi Nazionalean egindako saioan, 11/13 sumarioko auzian akordioa erdietsi zuten aldeek. Horrenbestez, 47 auzipetuetako 45ek kartzela saihestea lortu zuten.

Fiskaltzak eta 47en defentsak erdietsitako akordio horri esker, auzipetu gehienek (45) bi urtetik beherako kartzela-eskaerak onartu zituzten. Hala, aurrekaririk ez dutenez, ez dira kartzelan sartuko. Arantza Zulueta eta Jon Enparantza dira salbuespen bakarrak.

Arantza Zuluetak eta Jon Enparantzak hiru urte eta erdiko eta bi urte eta zazpi hilabeteko zigor-eskaerak onartu zituzten, hurrenez hurren, baita urtebeteko zaintzapeko askatasuna ere.

Horrela, Zuluetak eta Enparantzak bost hilabete eman beharko dituzte kartzelan (behin-behineko espetxealdian igarotakoa kenduta).

Bihar, asteazkena, mobilizazioak deitu dituzte Euskal Herriko hainbat udalerritan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Araba Presoak Epaiketak argazkiak Eguneko albisteak Albisteak Abokatuak Espetxeak