Publizitatea
Itxi

2019/11/11

19:35

Politika

Hauteskunde osteko itunak

PSOEk ez du koaliziorik egingo PPrekin, eta gobernu aurrerakoia bilatuko du

agentziak | erredakzioa

Sozialisten Antolakuntza idazkariak Ciudadanos ez du oposizio eskuindarraren barruan sartu, eta inbestiduran babesa eman dezaketenen artean dauden laranjak.

1:23
Jose Luis Abalos / EiTB
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Jose Luis Abalos PSOEren Antolakuntza idazkari eta Espainiako jarduneko Sustapen ministroak ohartarazi du bere alderdiak ez duela PPrekin koalizio handirik egingo, eta argi adierazi du aukera bakarra gobernu aurrerakoia bilatzea izango dela.

Alderdiaren Exekutiba Federalaren bileraren ostean, Ferrazen, eman duen prentsaurrekoan, Abalosek "zail"tzat jo du hauteskunde osteko egoera, eta "lan handia" eskatuko duela uste du. Baina argi adierazi du PSOEren konpromisoa dela "izaera aurrerakoia duen Gobernu bat" osatzen saiatzea.

Pedro Sanchez Gobernuko jarduneko presidenteak berehala deituko omen die gainerako buruzagi politikoei gobernua osatzeko bidean. Harreman horietan Pablo Casado PPren burua sartuko badu ere, Abalosek aitortu du ez duela PPren abstentziorik espero inbestiduran, eskuinean duen Vox alderdiaren "presioagatik", besteak beste.

Gainera, Abalosek oposizio eskuindarra PP eta Voxera mugatu du, Ciudadanos inbestidurarako laguntzaile izan daitekeela pentsatzen baitute. Horren harira, irtenbide posible bat Unidas Podemosen, Mas Paisen, talde txikien (independentistak izan ezik) eta Ciudadanosen babesa edukitzea izango litzatekeela adierazi du.

Abalosek esan du "posible" dela Gobernua osatzea independentisten laguntza behar izan gabe, hori izan baita PSOEren argudioetako bat bozak errepikatzeko. "Saiatzen jarraituko dugu, bakarrik bada ere, independentisten esku ez egoteko", berretsi du.

PSOEren 'hirugarrenak' baina, ez du baztertu uneren batean independentistekin hitz egitea, hasiera batean horiek gabeko akordioa bilatuko badute ere. "Kontua nola doan ikusten dugunean jakingo dugu zenbat hitz egin beharko dugun gainerako alderdi politikoekin", erantzun du.

PSE-EEren zuzendaritza bilera

Bestalde, PSE-EEk Espainiako "gobernagarritasunari bide emateko" deia egin die gainerako alderdiei, "Pedro Sanchezek gidatutako gobernu progresista bat osatzeko akordioak" adostea xede. Gainera, Voxen gorakada Ciudadanosi eta PPri egotzi die, ultraeskuineko politikak "zuritzeagatik".

Agiri batean, PSE-EEren zuzendaria pozik agertu da EAEko emaitzekin, lau diputatu eta bi senatari lortu dituztelako.

EAEko sozialistek "zentroko espazioa" errotzea galdegin die gainerako indarrei.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena