Politika -

Kongresua

Guardia Zibilari desobedientziarako deia egitea leporatu dio Pablo Iglesiasek PPri

García Egeak salatu du Espainiako Gobernuak aurretik kentzen duela "molestatzen" dion guztia, "M8an gertatu zena ezkutatzeko".

Pablo Iglesias Espainiako Gobernuaren bigarren presidenteordea, Kongresuan. Argazkia: Efe
Pablo Iglesias Espainiako Gobernuaren bigarren presidenteordea, Kongresuan. Argazkia: Efe
Pablo Iglesias Espainiako Gobernuaren bigarren presidenteordea, Kongresuan. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Iglesias Espainiako Gobernuaren bigarren presidenteordeak eskaera bat egin dio Teodoro Garcia Egea PPren idazkari nagusiari: argi dezala bere alderdia Estatuko Segurtasun Indarren desobedientzia bultzatzen ari den. Izan ere, buruzagi popularrak Guardia Zibilaren fundatzailearen adibidea jarri du, Ahumadako dukearena hain zuzen ere, duela ehun urte baino gehiago "Narvaez jeneralaren agindu injustu bat betetzeari uko" egin ziolako hori Gobernuko presidente zenean.

Garcia Egeak, Kongresuan egiten ari diren Gobernuaren kontrolerako saioan, "Guardia Zibilaren izen ona zikintzea" egotzi dio Espainiako Gobernuari "molestatzen dion oro aurretik kentzeagatik", Diego Perez de los Cobos Madrilgo Guardia Zibilaren burua kargugabetzearen eta ondoren etorri den Laurentino Ceña Guardia Zibileko zuzendariaren ondokoaren dimisioaren harira.

Konparaketak presidenteordea sutu du eta, haserre, PPren agintariari galdetu dio ea jabetzen zen esandakoaz. "Irakurri al duzu idatzi dizutena? Estatuko Segurtasun Indarren desobedientziarako deia egin al duzu?", galdetu du.

"Estatuko Segurtasun Indarretako kideei zuen ustez injustuak diren aginduak ez betetzera deitzen ari zarete? Jabetzen al zara, zure argitasunean, hemen esaten ari zarenaz? Izan zaitezte zuhurrak, demokrazia baitago jokoan", aldarrikatu du.

Era berean, Iglesiasek diputatu popularrei kritikatu die barrezka ari zirela "dolu ofizial egun batean". "Ez al zarete lotsagorritzen?", galdetu du Podemosen buruak, PPri koronabirusaren pandemiaren ondorioei aurre egiteko prozesuan lagundu beharrean Voxen aldamenean jartzea leporatu aurretik.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika PP Espainiako Gobernua Pablo Iglesias Eguneko albisteak Albisteak