Politika -

EUSKO LEGEBILTZARRA

Eusko Legebiltzarrak legebiltzarkide kopurua murriztu du osoko bilkuretan

Osoko bilkurara bertaratzen ez diren legebiltzarkideek beren legebiltzar-taldeko beste pertsona baten esku utzi beharko dute botoa.

Eusko Legebiltzarreko osoko bilkura. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Eusko Legebiltzarreko osoko bilkura.
Eusko Legebiltzarreko osoko bilkura. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarreko Mahaiak osoko bilkuren edukiera murriztea erabaki du, pandemiaren egungo egoera dela eta. Horrela, talde parlamentarioak murriztuagoak izango dira eta beren legebiltzarkide-kopuruaren araberako ordezkaritza izango dute.

Legebiltzarreko gobernu-organoak erabaki duenez, osoko bilkuretara hauek joango dira: EAJko 15 kide (guztira 31 ditu), EH Bilduko 10 kide (21 ditu), PSEko 5 kide (10 ditu), Elkarrekin Podemos-IUko 3 kide (6 ditu), PP+Csko 3 kide (6 ditu) eta Talde Mistoko kide bat.

Talde bakoitzak erabakiko du bilkuretara nortzuk bertaratuko diren, eta Mahaiko bost kideak eta legelari nagusia ere izango dira bertan.

Bertaratzen ez diren legebiltzarkideek nahi duten taldeko pertsonaren esku utziko dute botoa. Unean-unean, talde bakoitzeko legebiltzarkideen kopurua nahikoa ez bada beren jarrera eztabaidetan defendatzeko, botoa taldekide baten esku utzi duen legebiltzarkideak esku hartu ahal izango du.

Neurri gehiago

Legebiltzarkideek hitza hartzen dutenean maskara nahitaez erabili behar izatea erabaki du Legebiltzarreko Mahaiak, eta osoko bilkuretan aretoa aireztatzea. Gonbidatuen eta komunikabideen kopurua ere murriztuko da bigarren solairuan (16 pertsona) eta hirugarrenean (21 pertsona).

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV IU Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Euskadiko Ciudadanos Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Koronabirusa