Politika -

Irregulartasunak

ETSn iruzur egin izana ukatu du Jaurlaritzak, eta sektore publikoa ahuldu nahi izatea leporatu dio EH Bilduri

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak "akusazioak oinarririk gabe egitea" leporatu dio koalizioari, "helburu politiko batekin sektore publikoa eta bertako langileak kaltetzen saiatuz".

Iñaki Arriola, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburua. Artxiboko argazkia: EFE
Iñaki Arriola, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburua. Artxiboko argazkia: EFE
Iñaki Arriola, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburua. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Trenbide Sareak (ETS) eta Sener enpresak ustez "iruzur" egin zutela salatu zuen atzo EH Bilduk, baina Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak ostiral honetan ziurtatu duenez, akusazio horiek "erabat faltsuak dira eta helburu bakarra Eusko Jaurlaritzaren sinesgarritasuna kaltetzea eta ETSren lana gutxiestea da".

Testuinguru horretan, koalizioak "beharrezkoa den informazioa biltzeko talde parlamentario gisa dituen bitartekoak erabili ez izana" deitoratu du Jaurlaritzak, eta "akusazioak oinarririk gabe egitea" leporatu dio, "helburu politiko batekin sektore publikoa eta bertako langileak kaltetzen saiatuz".

"Erakunde publiko honek kontrol eta gardentasun estandarrak ditu, eta, kasu honetan ere, berdintasuna, gardentasuna eta lehia askea bermatzeko prozedura guztiak bete dira", ziurtatu du.

Hala, EH Bilduren salaketak Euskadiko Kontratazio Publikoaren Plataformaren bidez "edonorentzat eskuragarri" dagoen lizitazio bati aipamen egiten diola nabarmendu du, eta "oinarririk gabeko akusaziok" direla gaineratu du, "dokumentuaren egileak adjudikaziodun izan zen enpresa pribatuan lan egiten duelako".

PDFaren metadatuetan agertzen den izenburuari dagokionez, "dokumentu zaharragoetatik abiatuta egindako lanaren emaitza" dela azpimarratu du Jaurlaritzak, "aipatutako idazkiaren trazabilitatea arakatzean egiaztatu ahal izan den moduan".

Ildo horretatik, "enpresa horren izena, parte hartu ez duen beste lehiaketa batzuetako prozeduren izenburuetan ere agertzen da, baita, lehiaketetan parte hartu arren, esleipendun izan ez den prozesuetan", nabarmendu du.

"Sailak beti eman die erantzuna Legebiltzarreko taldeen informazio-eskaera guztiei, eskatu zaionean, eta, ildo horretan, Legebiltzarraren esku jarri da beharrezko azalpenak emateko", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra Lana Delituak Funtzionarioak Alderdi politikoak Salaketak Ustezko ustelkeria politikoa EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak