Politika -

Botere judiziala

Pedro Gonzalez-Trevijano kontserbadorea, Auzitegi Konstituzionaleko presidente aho batez

Aurretik agintaldi laburra izango duela ematen du; izan ere, 2022ko ekainean Konstituzionala utzi beharko du bederatzi urteren ostean. Juan Antonio Xiol progresista presidenteordea izango da.

Auzitegi Konstituzionaleko egoitza. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irduia.
Auzitegi Konstituzionaleko egoitza. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irduia.
Auzitegi Konstituzionaleko egoitza. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irduia.

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Gonzalez-Trevijano magistratua aho batez Auzitegi Konstituzionaleko presidente izendatu dute osoko bilkuran, dagoeneko lau magistratu berrien presentziarekin.

Aurretik agintaldi laburra izango duela ematen du; izan ere, 2022ko ekainean Konstituzionala utzi beharko du bederatzi urteren ostean.

Beste behin, arau ez idatzia bete da, azken 40 urtetan zorrotz egin bezalaxe, eta presidentetza, presidenteordetza eta Hirugarren eta Laugarren sekzioetako presidentetzak epaimahaiko magistratu beteranoenentzat izan behar direla, alegia.

Konkretuki, Gonzalez-Trevijano eta Antonio Narvaez (Exekutiboak aukeratutakoak) eta Juan Antonio Xiol Rios eta Martinez-Vares (Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak hautatuak) dira.

Horrela, Gonzalez-Trevijanok presidentetza bereganatu du; bitartean, presidenteordea ere aho batez izendatu dute: Juan Antonio Xiol progresista.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua Espainia Eguneko albisteak Albisteak Auzitegi Konstituzionala BJKNari buruzko albisteak