Politika -

Senatuak

EAJk, ERCk eta PPk Compromisen zuzenketa bat babestuta, Estatuko Aurrekontuak Kongresura itzuliko dira

2022rako Aurrekontuak astearte honetan behin betiko onartuko zirela espero zuen Espainiako Gobernuak, baina Compromisek hizkuntza gutxituen inguruan aurkeztutako zuzenketa bat babestu dute ezustean EAJk, ERCk eta PPk, eta egitasmoa Kongresura bueltatu beharko dute.

Pedro Sanchez Senatuan. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez Senatuan. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez Senatuan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Senatuak astearte honetako saioan 2022rako Estatuko Aurrekontu Orokorrak behin betiko onartuko zituela espero zuen Espainiako Gobernuak, baina ez da horrela izan.

Compromisek Estatuko hizkuntza gutxituak sustatzeko zuzenketa bat aurkeztu du eta ezustean EAJk, ERCk -Espainiako Gobernuaren bazkideak Parlamentuan- eta Juntsek babestu egin dute, baita Alderdi Popularrak ere.

Gauzak horrela, egitasmoa Kongresura bueltatu beharko dute. Azkeneko bozketa abenduaren 28an egingo dute eta Estatuko Aurrekontuak urtarrilaren 1ean sartuko dira indarrean.

Compromisen zuzenketak euskara, katalana edo galiziera bezalako hizkuntza koofizialak sustatzeko eta zabaltzeko 1,6 milioi euroko aurrekontua aurreikusten du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV PSOE PP Espainiako Gobernua Eguneko albisteak Albisteak Aurrekontu Orokorrak Senatua ERC