Politika -

Adierazpenaren ondoren

ETAk kide berriak biltzen jarraitzen duela ohartarazi du Europolek

Jomuga berrien inguruko informazioa pilatzen jarraitzen duela ere uste du Europolek. Ez dute baztertzen ETAtik banandutako hainbat taldek berriz ere jarduerari ekitea.

Indarkeriaren amaiera iragarri zuen ETAk orain sei hilabete. Artxiboko irudia.
ETAk kide berriak biltzen jarraitzen duela ohartarazi du Europolek
Indarkeriaren amaiera iragarri zuen ETAk orain sei hilabete. Artxiboko irudia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Orain sei hilabete indarkeriaren amaiera iragarri zuen arren, ETAk kide berriak biltzen eta jomuga berrien inguruko informazioa pilatzen jarraitzen duela ohartarazi du Europolek, urtero indarkeriaren inguruan Europar Batasuneri dagokionez kaleratzen duen txostenean.

Gainera, Europolek ez du baztertzen ETAtik banandutako hainbat taldek berriz ere jarduerari ekitea. "Su-etenaren erabakiarekin bat ez datozen hainbat kidek osatutako azpitaldeak agertzea ezin da baztertu'', txosten horrek jasotzen duenez.

Enpresariei zuzendutako estortsioa ''ustez bukatu egin da'', Europolen hitzetan. Baina, joan diren Gabonetan ''borondatezko ekarpenak eskatuz etxe-etxe bisitak'' egin zirela gogoratu dute.

ETAk desegitea zein armak emango dituela iragarri ez dituela azpimarratu du txostenak, eta, zentzu horretan, ''aurreko su-etenetan bere helburu politikoak lortu ez izanak berriz ere jarduerari ekitea'' ekarri zuela gogora ekarri du.

Txostenaren arabera, ''Estatu independiente bat sortzeko, Espainiako eta Frantziako Gobernuekin bakegintzarako elkarrizketa prozesua abiatzea'' da helburu hori.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea