Politika -

EITB Focus

EAJk eta EH Bilduk zinegotzi bana gehiago lortuko lituzkete Barakaldon

Jeltzaleek 12 ordezkari izango lituzkete Udalean, eta, EH Bilduk, 4. PSE-EEk gaur egungo 8 zinegotziak mantenduko lituzke, eta Elkarrekinek erdira jaitsiko luke ordezkaritza.

EITB Focus
eitb focus
EITB Focus

I.G. | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Alderdi Jeltzalea indar bozkatuena izango litzateke berriz Barakaldon, eta duela lau urte baino zinegotzi bat gehiago izango luke, 12 eskuratuta. EH Bilduk ere ordezkari bat gehiago izan, eta PSE-EEk zortzirekin jarraituko luke.

Hala dago jasota Euskadin inoiz egindako inkesta handienean, EITB Focusen, hain zuzen ere, maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeak egiteko bi hilabete baino ez falta ez direnean.

PDFa: EITB Focus, EAEko 11 udalerritan boto asmoari buruzko inkesta

Elkarrekin litzateke gehien galduko lukeen indarra, botoen % 3,5 galduko bailuke, eta gaur egun dituen 4 ordezkarietatik 2 galduko lituzke.

Grafikoa:  EITB Media

Grafikoa: EITB Media

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Bizkaia Gipuzkoa Araba Barakaldo EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi EiTB Focus Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak Eae-ko udal eta foru hauteskundeak Hauteskunde inkestak