Politika -

ELKARRIZKETA EUSKADI IRRATIAN

Eneko Andueza, EAJ-PSE akordioari buruz: "Leialtasuna beti bi aldetatik egon behar da, eta hori lotu dugu"

PSE-EEren idazkari nagusiaren arabera, PSE-EEk beti leialtasunez jokatu du EAJren alkatetzekin eta alderantziz denean ere berdin egitea lotu dute sozialistek jeltzaleekin. Irungo eta Eibarko kasuez galdetuta, esan du azken hitza goi mailako arduradunek izango dutela.

Eneko Andueza Euskadi Irratian
Eneko Andueza Euskadi Irratian
Eneko Andueza Euskadi Irratian

play icon 23:24

O. A. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iragan astean, udal eta foru hauteskundeak igaro eta bost egunera, EAJk eta PSE-EEk koalizio ituna berretsi zuten tokiko zein foru erakundeak gobernatzeko. Bestela esanda, jeltzaleen eta sozialisten artean zerrenda bozkatuena denari emango dio batek besteari botoa.

Aurreko akordioarekin gertatu ez bezala, oraingoan leialtasuna bi aldetatik egon behar dela uste du Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiak. Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, sozialistek leialtasun osoz jokatu dute "beti" EAJren alkatetzekin, eta, jeltzaleak alkate sozialistekin ere leial izatea lotu dute oraingoan. Irungo eta Eibarren kasuan ere, jeltzaleek alkate sozialistak babestea espero du. "Azken hitza beti goi mailako arduradunok izaten dugu, kasu honetan ere horrela izango da. Salbuespenak egin behar badira egingo dira, baina printzipioz derrigortasun hori hor dago eta horrela izatea espero dugu, denon onurarako", gaineratu du. Edozein kasutan, bi alderdietako zuzendaritzek gertatzen dena zainduko dutela esan du Anduezak.

Horren iritziz, Eider Mendoza izango da Gipuzkoako ahaldun nagusi, baina azpimarratu du ez dutela PPrekin negoziatuko eta, hortaz, ez dela Diputazioko gobernuan sartuko.

Aitzitik, Gipuzkoako Foru Aldundian eta Gasteizko Udalean akordioak bilatzeko gonbidapena luzatu dio Elkarrekin Podemosi. "Beraientzat ere onuragarria litzateke ekuazio horretan sartzea eta eskaera hori egin diegu, baina ez dugu erantzunik jaso.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak EAJ-PNV Gipuzkoa PSE-EE Araba Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Euskadi Irratia Udal eta foru hauteskundeak Eneko Andueza azken ordukoa