EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Hauteskunde-kanpaina

Bost lagun atxilotu dituzte Barakaldon, Voxeko mitin batean izandako istiluengatik

Bost atxilotuak aske utzi dituzte dagoeneko, baina epailearen aurretik pasa beharko dira. Gainera, bi lagun zauritu dira, emakume gazte bat eta ertzain bat, eta hainbat lagun identifikatu dituzte.

Bost lagun atxilotu dituzte, Barakaldon. Argazkia: EFE.
Bost lagun atxilotu dituzte, Barakaldon
Bost lagun atxilotu dituzte, Barakaldon. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost lagun atxilotu dituzte ostegun arratsalde-gauean Barakaldon, Voxeko mitin batean "desordena publikoak" egiteagatik, eta bi lagun zauritu dira, emakume gazte bat eta ertzain bat. Halaber, hainbat lagun identifikatu dituzte.

Bost atxilotuak aske geratu dira dagoeneko, baina epailearen aurretik pasa beharko dute, Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez.

Desordena publikoak egotzita atxilotu eta polizia-etxera eraman zituzten. Gaueko azken  orduan aske utzi zituzten, baina deitzen dituztenean epailearen aurretik pasa beharko dira.

Zaurituta dagoen ertzainak kontusioak jasan ditu, manifestarien aurkako liskarretan, eta emakume gazteak petardo baten eztandak eragindako lesioak ditu, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Barakaldoko Bide Onera plazan izandako hauteskunde-ekitaldian gertatu dira istiluak. Mitinean Javier Ortega Smith Voxeko idazkari nagusia, Vox Espainiaren Diputatuen Kongresuko bozeramaile laguntzaile Macarena Olona eta EAEko hauteskundeetako Bizkaiko zerrendaburu Niko Gutierrez izan dira.

Ekitaldian zehar, Ertzaintza manifestariei oldartu zaie. Azken horiek objektuak eta torlojuak bota dizkiete ertzainei, eta edukiontziak gurutzatu eta erre dituzte. Mitina hasi aurretik (50 bat lagun izan dira ekitaldian), 18:45 aldera, 500 bat lagun Voxen agintarien aurrean jarri dira, hainbat pankartarekin; horietan, faxismoaren aurka egiten zuten, eta errefuxiatuen eta hainbat talde feministaren eta LGTBI talderen alde egiten zuten. Bitartean, Santiago Abascalen alderdiaren aurkako oihuak bota dituzte.

Hainbat ertzainek zaindu dute mitina egin duten lekua, eta manifestariek ezin izan dute puntu horretaraino iritsi.

Manifestariek objektuak bota dizkiete ertzainei, eta Ertzaintza oldartu egin zaie. Gerora, manifestariak aldameneko kaleetatik sakabanatu dira, eta edukiontziak gurutzatu eta erre dituzte.

Gerora, istiluek jarraitu dute, Foru Plazaren inguruan. 21:00ak aldera lasaitu da giroa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Zer gertatu da Bizkaian? Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Barakaldo Eusko Legebiltzarra argazkiak Hauteskundeak Euskadin 2024 Alderdi politikoak albisteak Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Vox Euskal Autonomia Erkidegoa Hautagaiak EiTB Focus Santiago Abascal azken ordukoa Hauteskunde inkestak 2024 2024ko EAEko hauteskundeen emaitzak