EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

U12

Jendearen osasuna lehenesten duen gobernu baten alde bozkatzeko eskatu du Iriartek

"Arduragatik eta jendearen osasuna beste edozein interesen gainetik jarriko duen gobernu bat osatzeko" bozkatzera joan daitezen eskatu die EH Bilduko lehendakarigaiak herritarrei.

Maddalen Iriartek (EH Bildu) Durangon (Bizkaia) eman du botoa. Argazkia: EFE
Maddalen Iriartek (EH Bildu) Durangon (Bizkaia) eman du botoa.
''Egia esango duen Gobernu baten alde bozkatzera'' deitu du Maddalen Iriartek

1:04

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan "arduragatik eta jendearen osasuna beste edozein interesen gainetik jarriko duen gobernu bat posible izateko" bozkatzera joan daitezen eskatu die gaur, igandea, Maddalen Iriarte EH Bilduko lehendakarigaiak herritarrei.

Hala esan du EH Bilduren lehendakarigaiak, 11:00etan Intxaurrondoko hauteslekuan (Durango) botoa eman ostean kazetariei egindako adierazpenetan.

"Egia esan, herritarrak zaindu eta botoa berdintasunez emateko eskubide demokratikoa beste interes ororen gainetik bermatuko duen gobernu baten alde arduraz bozkatzeko eskatzen diot jendeari", adierazi du Iriartek.

Ezohiko hauteskundeak dira gaurkoak, COVID-19aren azken agerraldiek, Ordiziakoak, bereziki, bete-betean astindu dituztelako kanpaina eta hauteskunde eguna bera.

Horrez gain, hauteskunde egun honetan gertatzen den guztiaren azken ordua minutuz minutu jarrai daiteke hemen. Gainera, eitb.eus atariak Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako emaitzak zuzenean kontsultatzeko aukera eskainiko du. Informazio guztia eguneratu egingo da, U12ko hauteskundeetako botoak zenbatu ahala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza albisteak Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa EAEko hauteskundeak Alderdi politikoak EH Bildu Nafarroa Hautagaiak Eguneko albisteak Albisteak EH Bildu bozeramailea Hauteskundeak Hauteskunde inkestak Euskal Autonomia Erkidegoko emaitzak