Albisteak -

Hauteskunde-kanpaina

Euskal alderdi politikoek parte hartzeko deia egin dute

Europako hauteskundeetan izaten den abstentzio handiari beldur diote alderdiek, eta hautagai gehienak euren kezka azaldu dute. Horregatik, herritarrei parte hartzeko eskatu diete.

Argazkia: europarl.europa.eu
Argazkia: europarl.europa.eu
Parte hartzeko deia, kanpainako lehen ekitaldietan

2:13

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal alderdiek hauteskunde-kanpainari hasiera eman diote gauerdian. Europako hauteskundeetan izaten den abstentzio handiari beldur diote alderdiek, eta hautagai gehienak euren kezka azaldu dute. Horregatik, herritarrei parte hartzeko eskatu diete.

Ekitaldiak errepikatu dira arratsaldean eta gauean, Euskal Herriko hiriburuetan. EAJk Hondarribian egin du kanpaina hasierako ekitaldia. EH Bilduk Iruñean hasi du kanpaina, San Frantzisko plazan. Ramon Jauregi eta Eider Gardeazabal hautagai sozialistak Bilbon hasi dute hauteskunde-kanpaina.

Alderdi Popularrak Carlos Iturgaiz izan du Gasteizen, UPyDk Bilbon egin du ekitaldia eta Ezker Anitzak ere Bilbon hasi du bere kanpaina.

EAJ

Iñigo Urkullu lehendakariak Euskadiren ekoizpen ereduaren alde egin du, "eguzkiaren, adreiluaren, txiringitoaren eta sangriaren" ereduaren aurrean.

Lehendakariak industriaren, berrikuntzaren eta nazioartekotasunaren alde egiten duen eredua babestu du, estrategia horrek "oinarri sendoak" baititu.

EH Bildu

EH Bilduk Iruñean eman dio hasiera Europako hautekundeetako kanpainari. Bertan, Josu Juaristi zerrendaburuak "herriz herri eta auzoz auzo" lan egiteko deia egin du, "Euskal Herriaren ahotsa Bruselan argi eta garbi entzun dadin".

Juaristiren hitzetan, "Rajoyk, Rubalcabak eta Barcinak" ez dute EH Bildu Europara iristea nahi. Horregatik, "Euskal Herriaren ahotsa Bruselan argi eta garbi entzun dadin". "Herrialde honetako independentistak Europako Parlamentura eramango dituen bideari ekin diogu gaur", nabarmendu du.

PSE

Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak "Europako alderdi eskuindarrek inposatzen dizkiguten politikak" aldatzea beharrezkoa dela ohartarazi du, eta, horren ildotik, maiatzaren 25eko hauteskundeetan etxean geratzea "eskuin neoliberalari botoa ematea" izango dela ohartarazi du.

Lopezek hasiera eman dio Alderdi Sozialistaren hauteskunde kanpainari, Bilbon, Ramon Jauregui eta Eider Gardiazabal hautagaiekin batera. Horren esanetan, "Europaren ordua iritsi da", eta deitoratu egin du alderdi batzuen kezkak "estatus berria, mugak sortzea eta subiranotasun baztertzaileak bilatzea" izatea.

PP

Arantza Quiroga EAEko PPko presidenteak bere alderdiaren alde bozkatzeko deia zabaldu du ostegun honetan, Europan "eragina" izateko "berme onena" baita. Horrenbestez, sozialisten proposamen "txikitzaileei" ezetz esatea eskatu du.

Ekitaldian, hauteskundeak garrantzitsuak direla gogorarazi du Quirogak, Espainiak eta Euskadik "asko" baitute jokoan.

UPyD

EAJren eta EH Bilduren "zatiketa, borroka eta mugen" aurrean, Europan "batasun eta integrazio gehiago" beharrezkoa dela defendatu du Gorka Maneiro UPyDko bozeramaileak hauteskunde-kanpainaren hasiera ekitaldian.

Herritarren parte-hartzea eskatu du UPyDko buruzagiak,"jokoan asko dugulako". Europako hauteskundeetan"gehiegizko" abstentzioa ematen dela kritikatu du Maneirok.

Ezker Anitza-Iratzarri

Ezker Anitza-Iratzarri koalizioak babesa eskatu die herritarrei, Europako Parlamentuan ezkerrak "kontrabotere" bat sortu eta "politika eskuindarrak geldiarazteko".

Ezkertiarrek Bilbon hasi dute Europako hauteskundeetakokanpaina. Bertan, Isabel Salud Ezker Anitzako koordinatzaile nagusia, Mikel Anderez Iratzarriko burua eta Leire Martinezeta Iñigo Martinez hautagaiak izan dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea