Hauteskunde Orokorrak -

Hauteskunde orokorrak

Hauteskundeetako emaitzak herriz herri ETBn

Hauteskundeen gaua minutuz minutu jarraituko du, gaur, eitb.eus-ek, emaitzak herriz herri eta lurraldez lurralde eskainiz.

Hauteskundeetako datu eta gako guztiak, gaur, ETB1en

0:20

Eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hauteskunde gauaren ertz guztiak edukiko ditu eskura, gaur, eitb.eus-eko erabiltzaileak. EiTBko webguneak jarraipen oso zabala egingo dio boto kontaketari, herriz herri eta lurraldez lurralde emaitzak eskainiz.

Telefono mugikorren bidezko nabegazioak boto zenbaketa minutuz minutu jarraitzea ahalbidetuko du, eta grafiko egokituak alde batetik, eta udalerria edo lurraldea zehazteko bilatzailea bestetik, izango ditu.

Euskal Telebista, Euskadi Irratia, Radio Euskadi eta Radio Vitoriako saio bereziak ere zuzenean ikusi eta entzun ahal izango dira eitb.eus-en bitartez. Horrez gain, hauteskunde gauaren momenturik onenak bideo, audio eta argazkiekin islatuko ditu webguneak, gertatu eta berahala, gertakari guztien materiala bilduz. Minutuz minutuko kontakizun honek, gainera, alderdi politikoen lider eta hautagaiek sare sozialetan izango dituzten erreakzioak ere eskainiko ditu (Facebook, Twitter, Instagram...).

Gainera, hauteskunde egunean zehar datuak gaurkotzen joango dira une oro, eta bozketaren minutuz minutukoa, eguneko gertakariak eta partaidetza datuak eskainiko ditu webguneak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Espainiako hauteskunde orokorrak Espainia Alderdi politikoak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea